Edukira joan

Tambre (ibaia)

Koordenatuak: 43°02′15″N 8°00′39″W / 43.037367°N 8.01079°W / 43.037367; -8.01079
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tambre
Tambre (gl)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera125 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°02′15″N 8°00′39″W / 43.037367°N 8.01079°W / 43.037367; -8.01079
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.531 km²
Ur-emaria54,1 m³/s
IturburuaSobrado
(510 m)
Bokalea
()
Muros eta Noiako itsasadarra

Tambre ibaiak 125 km luze den ibaia da, Galizian kokatua, atlantiar isurialdean. Portako parrokian jaio da, Sobradon, eta orokorrean HM-ko norantza darama Enganoko senaiatik Muros eta Noia itsasadarran itsasoratu arte. Sobrado, Curtis, Vilasantar, Boimorto, Mesía, Frades, Arzúa, O Pino, Oroso, Ordes, Trazo, Tordoia, Santiago, Val do Dubra, Ames, A Baña, Brión, Negreira, Outes, Mazaricos, Noia eta Lousameko udalerriak zeharkatzen ditu (1.531 kilometro karratu).

Tambre ibaiak bere inguruan fauna aberatsa du. Portomouro eremuan (Tambre eta Dubra ibaiak elkartzen diren lekuan) egoera basatian dauden abere ugari aurki ditzazkegu (lertxunak, ahateak, hontz zuriak, igarabak, etab.). Ibaiaren uretan ere amurrainak eta angirak daude. Lehengo garai zaharretan anproi eta izokinak ere bazeuden baina Portomouro eta ibaia itsasoratzen bokalearen artean eraiki ziren uharken ondorioz desagertu egin ziren.

Dubra eta Barcala ibaiak dira Tambreren ibaiadar nagusiak. 2001. urtean Garrantzi Komunitarioko Eremu (GKE) izendatu zuten.

Tambre ibaiak Trastamarako konderriari izen ematen dio (Trans Tameris) eta baita Noiako Los Tamara musika taldeari.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]