Tamara de Lempicka
Tamara de Lempicka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tamara de Łempicka |
Jaiotza | Varsovia, 1898ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Polonia |
Heriotza | Cuernavaca, 1980ko martxoaren 18a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Popocatépetl |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Raoul de Kuffner de Diószegh (en) (1934 - 1961eko azaroaren 3a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Grande Chaumière Akademia |
Hizkuntzak | poloniera ingelesa frantsesa |
Irakaslea(k) | Maurice Denis André Lhote |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista |
Lantokia(k) | Habana Paris Italia Cuernavaca Los Angeles eta New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Art Décoa |
Genero artistikoa | erretratua izadi hila biluzia |
delempicka.org | |
Tamara Łempicka (jaiotzez: Maria Górska; 1898 – 1980; ohikoan Tamara de Lempicka) Polonian sortutako margolaria izan zen, 1920ko eta 1930eko hamarkadetan lan egin izan zuena. Ezaguna da bere estilo Art Deco bereziagatik, zeinean erretratuak egin ohi zituen, eta baita ere biluzi oso estilizatuak.
Biografia eta estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio Varsovian jaio zen familia burges batean, eta San Petersburgora bizitzera joan zelarik, poloniar abokatu batekin ezkondu zen han. Iraultza sobietarraren garaian, ihes egin zuen Errusiatik eta Parisen ezarri zen[1]. Han pintura ikasi zuen Maurice Denis eta André Lhoterekin[2]. Parisen findu zuen bere estiloa, nahasketa bat kubismoaren eta neoklasizismoaren artean, zeinean eragin berezia izan zuen Jean-Dominique Ingresek[3].
1928an Raoul Kuffner aristokrata aberatsaren maitale bihurtu zen, 1933an harekin ezkondu zen, eta II. Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Baina garai hartarako, Lempickaren estiloa modaz igaroa zegoen, eta ez zuen berriro izenik izan 196ko hamarkadan Art Deco delakoa modan itzuli zen arte. 1974an Mexikora joan zen bizitzera, non 1980an hil zen. Bere eskariz, bere errautsak sakabanatu zituzten Popocatépetl sumendian.
Lempicka bisexual ezaguna izan zen. Gizonezkoekin zein emakumezkoekin izandako afera publikoak nahiko eskandalagarriak ziren bere garairako. 1920ko hamarkadan arteen munduko emakumezko bisexual eta lesbiana zirkuluetan ibili zen, Morea Trefusis, Vita Sackville-West edo Colette bezalakoekin.
Art Deco estiloko artista nabarmenetakoa da Lempicka, eta taldea osatzen du estiloan honakoekin: Jean Dupas, Diego Rivera, Josep Maria Sert, Reginald Marsh, eta Rockwell Kent. Baina artista hauetan gehienek mural handiak margotzen zituzten bitartean, pertsonaia ugariko eszenak, Lempicka ia esklusiboki erretratuak egitera dedikatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tamara De Lempicka (1898-1980). (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ Patrick., Bade,. (2006). Tamara de Lempicka. Parkstone Press ISBN 9781859959039. PMC 757512902. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ (1933-2005)., Néret, Gilles,. (cop. 2016). Tamara de Lempicka : 1898-1980 : Déesse de l'ère automobile. Taschen ISBN 9783836532259. PMC 971889094. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).