Sutton
Sutton | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Ruth Dombey (en) | |
Posta kodea | SM, KT, CR eta SM1 1EA | |
Herriburua | Sutton (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°21′42″N 0°11′41″W / 51.3617°N 0.1947°W | |
Azalera | 43,8471 km² | |
Mugakideak | Morden (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 204.525 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 4.665 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC 01:00 | |
Hiri senidetuak | Minden eta Charlottenburg-Wilmersdorf | |
sutton.gov.uk |
Sutton (ingelesez: London Borough of Sutton) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 200.100 zituen 43,85 kilometro koadroko azaleran.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aspalditik populatua izan da eremua, duela 10.000 urtetatik bai behintzat. Lehenengo asentamendu garrantzitua erromatarrena izan zen.
1086ko Domesday liburuan aipatzen da lehen aldiz Sudtone bezala. Antzinako ingelesez "hegoaldeko etxaldea" esan nahi du. Bertan 30 etxe zeudela eta 200 biztanle inguruko populazioa zuela esaten da. Chertseyko apezpikuaren lurraldea zen baina Mertongo prioreak mahastiak zituen bertan. 1538ko monasterioen disoluzioaren ondoren Henrike VIII.ak eskuratu zuen. Koroaren lurrak izan ziren harik eta 1669an Sir Robert Long-i saldu zion arte. Ordutik aurrera hainbat eskutatik pasa zen.
XIX mendean parrokia osatu zuen eta gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Sutton and Cheam, Beddington and Wallington eta Carshaltonek bat egin zutenean.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
|
BedZED
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beddington Zero Energy Development (BedZED) ekoauzo txiki bat da, 99 etxebizitzakoa, Bill Dunster arkitektoak 2000 eta 2002 urteen artean eraikia.
Auzoak 1,7 hektarea ditu eta bertan 2.500 m² bulego eta denda daude, auzolan aretoa, ikuskizun aretoa, berdegune publiko eta pribatuak, osasun zentro pribatu bat, kirol zelai bat, haurtzaindegi bat, taberna bat eta jatetxea bat.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Suttongo bidegurutzea.
-
BedZED ekoauzoa.
-
Carew manor.
-
Honeywood House.
-
Charles Cryer antzokia.
-
Astaizpiliku zelaiak (Lavandula latifolia) Carshaltonen.
-
Hormirudia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Sutton barrutiko kontseiluaren webgunea.