Sutra
Itxura
Sutra, hinduismoan, esapide aforistiko laburra da; budismoan, hitz lauzko idatzia, Theravada eta Mahayana eskolen idatzi sakratuen oinarrizko forma. Indiar filosofoek ez zuten idatziz lan egiteko ohiturarik, baina, haien ideiak eta irakaspenak gogoan har zitezen, labur adierazteko ohitura zuten, eta horrela hasi ziren sutrak idazten. Hala, Indiako filosofia-sistema gehienek beren sutrak dituzte, errituak eta agertzen dituztenak. Budisten sutretan, berriz, dotrinaren parte edo gai jakin bati buruzko adierazpenak eta gogoetak agertzen dira eta hinduismoarenak baino luzeagoak dira. Sutra budista ezagunenak Lotoaren Sutra, Girlandaren Sutra eta Diamantearen Sutra dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.