Edukira joan

Susannah V. Aldrich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susannah V. Aldrich

Bizitza
JaiotzaHopkinton1828ko azaroaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBoston1905eko azaroaren 30a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Susannah (edo Susanna) Valentine Aldrich (Hopkinton, 1828ko azaroaren 14aBoston, 1905eko azaroaren 30a) estatubatuar idazle eta poeta izan zen. Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, prosa eta poesia idatziz, eta batez era erlijio ereserkiengatik ezaguna egin zen.

Willard Aldrich eta Lucy (Morse) Aldrichen alaba bakarra, Susannah Valentine Aldrich Hopkintonen jaio zen, Massachusetts estatuan, 1828ko azaroaren 14an. Umetan, bere pentsamenduak idazteko zaletasuna erakutsi zuen. Eskola garaian, nahiago zuen idazlanak egitea ikasgaiak buruz ikastea baino, eta idazlanen gaiak aukeratzeko baimena eman zioten. Hainbat urtez gaixorik egon zenez, ikasketak eten zituen[1].

Aldrichen ikastetxeko zuzendarietako bat, John Calvin Webster artzaina, bere idazlanen kalitateak harrituta geratu zen, horietako batzuk hautatu zituen aldizkari batean argitaratzeko, eta onartuak izan ziren. Urte askotan, Aldrichek prosa eta poesia idatzi zituen hainbat egunkari eta aldizkaritarako. Insomnioa zuen, eta papera eta arkatza beti eskura izaten zituen esna-aldietan ideiak apuntatzeko[1].

1879az geroztik, Bostongo Roxbury auzoan bizi izan zen[1]. Bostonen hil zen 1905eko azaroaren 30ean, eta Hopkintongo Mount Auburn hilerrian lurperatu zuten[2].

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Original hymn (c. 1850-1859)[3]
  • Anniversary Hymn
  • At the Mercy Seat
  • Buried with Thee
  • Come and Help Us
  • Dedication of a Church
  • Drawing Nearer
  • Easter Hymn
  • Faith
  • Give Me That Heart of Flesh
  • He Is Risen
  • He Leadeth
  • How Fair upon the Mountains
  • In the Battle
  • Light of the World
  • Messenger, The
  • Missionary Hymn[2]
  • I may hear His voice at morning[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Willard, Frances Elizabeth; Livermore, Mary Ashton Rice. (1893). «Aldrich, Miss Susanna Valentine» A Woman of the Century: Fourteen Hundred-seventy Biographical Sketches Accompanied by Portraits of Leading American Women in All Walks of Life. Buffalo: Moulton, 18 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
  2. a b (Ingelesez) «Susanna Valentine Aldrich» HymnTime.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
  3. (Ingelesez) Aldrich, Susannah Valentine. (185?). Original Hymn: --tune Abridge. Hopkinton: First Congregational Church, 1 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
  4. (Ingelesez) «Susannah V. Aldrich» Hymnary.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]