Edukira joan

Sumerrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sumerrera
Datu orokorrak
Hiztunak0
OfizialtasunaSumeria eta Akad
EskualdeaMesopotamia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza bakartua eta hizkuntza ergatiboa
Kasu gramatikalakequative case (en) Itzuli
AlfabetoaIdazkera kuneiformea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2sux
ISO 639-3sux
Glottologsume1241
IETFsux

Sumerrera[1] (sumerreraz: 𒅴𒂠, EME.ĜIR15, "bertako hizkuntza") antzinako Sumerko hizkuntza izan zen, hizkuntza idatzietan antzinakoena. Hizkuntza galdua zen, XIX. mendean asiriologoek idazkera kuneiformea deszifratu zuten arte.

Gutxienez K.a. IV. milurtekotik aurrera hegoaldeko Mesopotamian mintzatzen zen. K.a. III. milurtekoan sumertarren eta akadiarren artean harreman kultural estuak sortu ziren, elebitasun zabala tartean[2]. Hori zela eta, sumerreraren eta akadieraren artean elkarrekiko eragin nabaria sortu zenː hizkuntzalariek biek sprachbund sortu zutela diote[2]. III. eta II. milurtekoetan zehar, basamortutik iritsitako herri semitikoek aginpidea eskuraturik, akadierak sumerrera ordezkatu zuen eguneroko bizitzan,[3] baina sumerrera oraindik hizkuntza sakratu, literario eta zientifiko gisa erabili zuten Mesopotamian I. mendera arte.

Sumerrera aldatuz joan zen denboraz eta, honen arabera, hiru garai bereizten dira:

  • arkaikoa (K.a. 3100-2500), gaizki ezaguna oraino;
  • klasikoa (K.a. 2500-2300);
  • sumerrera berria (K.a. 2000. urtean amaitua).

Idatzi den lehen hizkuntza ezaguna da, idazkera kuneiformeaz baliatuta. Sumerrerazko testu asko dago, eta era askotakoak, hala pragmatikoak (juridikoak, administratiboak, merkataritza alorrekoak, irakaskuntzakoak) nola erlijiozkoak zein literarioak (erritualak, aztikeriak, ereserkiak, mitoak, kantu epikoak, atsotitzak…).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 47. araua: Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-3).
  2. a b Deutscher, Guy. (2007). Syntactic Change in Akkadian: The Evolution of Sentential Complementation. Oxford University Press, 20–21 or. ISBN 9780199532223..
  3. Woods, C.. (2006). Bilingualism, Scribal Learning, and the Death of Sumerian. in: Margins of Writing, Origins of Culture. Chicago, 91-120 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.