Suella Braverman
Sue-Ellen Cassiana Braverman (Fernandes jaioa, 1980ko apirilaren 3a), Suella Braverman izenez ezaguna, politika britainiarra da, eta Erresuma Batuko barne-ministro izan zen 2022ko irailetik urte bereko urrira arte. Alderdi Kontserbadoreko kidea da. Fareham barrutiko Parlamentuko (MP) kide da 2015etik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christie eta Uma Fernandesen alaba, 1960ko hamarkadan Britainia Handira Kenyatik eta Mauriziotik emigratu zutenak, Harrowen jaio zen, eta Wembleyn hazi zen.[2][3] Uxendonen (Brent konderria) egin zuen lehen hezkuntza, eta gero Heathfieldera joan zen beka bati esker.[4]
Zuzenbidea ikasi zuen Cambridgeko Queens' Collegen, eta Parisko I. Panthéon-Sorbonne Unibertsitatean Europako eta Frantziako zuzenbideko masterra egin zuen.[5] Ikasketetan, Cambridgeko Unibertsitateko Tory elkarteko lehendakaria izan zen.[6] 2005 eta 2015 bitartean, abokatu lanetan aritu da.
Middle Templeko kide izan zen, eta Astbury beka lortu zuen 2005ean. Gray's Inn-en prestakuntza osatu zuen, eta 2008an immigrazioaren planifikazioan, kontrol jurisdikzionalean eta zuzenbidean espezializatu zen.[7] 2010ean Ogasuneko abokatu gradua lortu zuen.[8]
Karrera politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko Hauteskunde Orokorretan, Leicester-East barrutian izan zen hautagai, eta Keith Vaz laboristaren atzetik geratu zen bigarren.[9] Alderdi Kontserbadoreko hautagai gisa errepikatu zuen Bexhill and Battle konderrian, baina bertan ere huts egin zuen. Azkenik, Fareham konderriak aukeratu zuen 2015erako.[10] Londresko Batzarrerako ere aurkeztu zen, 2012an, baina ez zuten hautatu. 2022an Alderdi Kontserbadoreko lider berrirako hautagaia aurkeztu zen, eta ez zen hautatu.[11]
Karrera parlamentarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fareham barrutiko Komunen Ganberako diputatu hautatu zuten 2015ean, % 56,1eko babesarekin eta 22.262 botorekin.[12]
Komunen Ganberan hainbat batzordetan parte hartu du eta Gazteen Finantza Hezkuntzari buruzko talde parlamentarioaren buru izan da (2016ko irailetik 2017. urteko maiatzera).[13][14][15]
Europako Batasunetik Erresuma Batuko Irteeraren aldeko kanpaina egin zuen 2016. urtean. Bere barrutian botoen gehiengoak (% 55) Brexitaren alde egin zuen.[16] European Research Group-eko lehendakaria izan da, Brexitaren aldeko diputatu kontserbadoreen taldea.[17]
2017. urteko hauteskunde orokorren ondoren, Ogasun Departamentuko ministroen idazkari parlamentarioa izendatu zuten.[18]
2018ko urtarrilaren 8an, Europako Batasuneko Irteerarako Ministerioko Estatu Parlamentarioko Idazkariorde izendatu zuten.[19] Erresuma Batutik Europar Batasunetik irten ondoren, Dominic Raabekin batera, 2018ko azaroaren 15ean utzi zuen lanpostua, EBtik kentzeko erabakiaren proiektua argitaratu eta biharamunean.[20][21]
Liz Trussen gobernuan Barne Ministro izan zen, baina izendatu eta aste batzuetara utzi zuen postua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fareham. BBC News 7 mai 2015.
- ↑ «From refugees to Parliament: The Goan experience» The Times of India 13 septembre 2015.
- ↑ About Suella. Suella Fernandes.
- ↑ McGauran, Ann. (2 juillet 2015). Who’s on the new education select committee?. Schools Week.
- ↑ Iziren, Adeline. (30 avril 2005). «What happened next?» The Guardian (Guardian News and Media).
- ↑ Arthur, Sylvia. (6 septembre 2003). «The road to No 10» The Guardian (Guardian News and Media).
- ↑ Suella Fernandes – Planning & Environment. No5.
- ↑ Parliamentary candidates to watch. Insight Consulting Group (ICG).
- ↑ «Election Data 2005» Electoral Calculus.
- ↑ Rigby, Elizabeth. (10 décembre 2014). «Being brown and a woman handicaps candidate says Tory» Financial Times.
- ↑ Boycott-Owen, Mason. (2022-07-14). Suella Braverman voted out in second round of Conservative leadership contest. ISSN 0307-1235..
- ↑ «New MP for Fareham pledges her commitment in her maiden speech» The News (Portsmouth) 2 juin 2015.
- ↑ Suella Fernandes MP. UK Parliament.
- ↑ Joint Select Committee: Draft Investigatory Powers Bill Joint Committee – membership. UK Parliament.
- ↑ APPG on Financial Education for Young People Report Launch in Parliament. Young Enterprise.
- ↑ «Brexit: Fareham result and reaction» The News (Portsmouth) juin 2016.
- ↑ «Interview: The double-hatted Suella Fernandes – both a member of the Government and a pro-Leave group leader» Conservative Home.
- ↑ Parliamentary Private Secretaries: full list. Conservative Home.
- ↑ «Suella Fernandes MP» GOV.UK (UK Government).
- ↑ https://www.fxstreet.com/news/suella-braverman-reported-to-not-yet-resign-from-uk-government-bbc-201807090840
- ↑ Yandell, Chris. (15 novembre 2018). «Suella Braverman, Tory MP for Fareham, resigns her government post over proposed Northern Ireland Backstop» Southern Daily Echo.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko politikariak
- Erresuma Batuko abokatuak
- Erresuma Batuko Kabineteko emakumezkoak
- Erresuma Batuko parlamentariak 2015-2017
- Erresuma Batuko parlamentariak 2017-2019
- Erresuma Batuko parlamentariak 2019-gaur egun
- Erresuma Batuko eskuineko politika
- Ingalaterrako barrutietako Erresuma Batuko emakume parlamentariak
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak
- Erresuma Batuko Barne Saileko Estatu Idazkariak