Edukira joan

Substantibazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Substantibazioa (latinetik eratorri zen: substantivum «izen (hizkuntzalaritzan)») hitz bat substantibo bihurtzeari deritzo hizkuntzalaritzan. Gehienetan aditzak izenak bihurtzen dira; izen horiek zerbait egitearen prozesua (adibidez, «idatzi» — «idaztea») esan nahi dute edo izen burujabeak dira (adibidez, «erabaki» (aditza) — «erabakia(k)». Beste hitzak ere izenak bihurtzen dira sarri, hala nola, izenondoak, partizipioak eta zenbakiak.

Euskarazko adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko aditzak izenak gisa sarritan erabiltzen ditugu; prozesu bat adierazteko «-n» atzizkia kentzen da eta «-a» atzizkia gehitzen zaio aditzari: «lapurtzen» — «Lapurtzea gauza gaizkia da»; hainbat aditzak izenak bihurtzen dira «-a» (artikulua) jasotzen dutenean: «erabaki» — «erabakia», «erantzun» — «erantzuna».

Atzizki batzuen betebehar nagusia substantibazioa osatzea da: «-tasun» («maite» — «maitasun», «harrigarri» — «harrigarritasun»), «-pen» («ekarri» — «ekarpen», «itxaron» — «itxaropen»), «-keta» («aztertu» — «azterketa», «irakurri» — «irakurketa», «nahasi» — «nahasketa»), «-era» («luze» — «luzera», «sortu» — «sorrera»), «-men» («ikusi» — «ikusmen»), «-dura» («harritu» — «harridura»).

Zenbakien substantibazioa: «Hamarretan elkar ikustera joango gara», «Lehenengoa hobea da».

«Izan» eta «egon» aditzek eta «-(e)na» atzizkiak laguntzen digute partizipioak izenak egiten: «borroka egin» — «borroka egiten duena».

Munduko hizkuntzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantibazioa oso zabalduta dago munduko hiskuntzen artean.

Errusieran edozein izenondo izen bat bihur daiteke atzizkiak jaso gabe: следующий день sledujuxtxij den' «hurrengo eguna» — Этот день был плохим, но следующий будет лучше Etot den' byl plohim, no sledujuxtxij budet lutxxe «Egun hau txarra izan da, baina hurrengo (eguna) hobea izango da».

Ingelesan artikulua behar da horretarako: Basque «euskal (izenondoa)» — a / the Basque «euskaldun bat / euskalduna»; eta prozesu bat adierazteko -ing atzizkia gehitzen da gehienetan: to read «irakurri» — reading «irakurtzea». Izan ere, ingelesak atzizki ugari ditu substantibazioa osatzeko: -ness, -ty, -tion eta besteak. Ingelesezko aditz batzuk, euskaran bezala, substantibazioarekin erabiltzen dira bakarrik, adibidez, to like «gogoko / atsegin izan»: I like reading «Irakurtzea atsegin dut».

Koreeran substantibazioa -ki / -gi atzizkia gehituz osatzen da –hada «egin» — hagi «egite»– eta esaldi bereziak osatzeko erabiltzen da, adibidez, erabaki bat adierazteko.

Finlandieran ezezko substantibazioa osatu daiteke, «zerbait egin gabe» adierazten duena: kirjoitta «idatzi» — kirjoittamatta «idatzi gabe».

Hizkuntza batzuetan hitzak ia inoiz edo inoiz ez dira aldatzen, haien artean txineraren aldaera guztiak eta Polinesiako hizkuntza guztiak daude. Hawaiieran, adibidez, 'ana hitza erabiltzen da prozesu bat adierazteko: hele «etorri» — hele 'ana «etortzea».

Krutxieran –hizkuntza eraikian– ezin da sarritan substantibazioa osatu, beste hizkuntzetan ez bezala; hitz osagarriak gehitu beharra dugu: satuma «lehenengo» — Satuma urraca en biarhoku sakhlagi «Lehenengo urratsa zaila da beti», baina ezin da «Lehenengoa zaila da beti» bezalako esaldiak osatu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]