Strychnos pungens
Strychnos pungens | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Gentianales |
Familia | Loganiaceae |
Generoa | Strychnos |
Espeziea | Strychnos pungens Gagnepain (mul), 1950 |
Strychnos pungens Loganiaceae familiaren zuhaitza da. Afrika australean zabalduta dago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean 5 metroko altuera izaten du, baso mistoan edo leku harritsuetan haziz. Adarrak motzak eta zurrunak dira. Hostoak lauak, zurrunak, kontrajarriak eta eliptikoak dira, eta arantza itxurako punta zorrotza dute. Fruitua 12 zm.-ko diametrokoa da, biribila, kolore berde-urdinxkako oskol gogor lauarekin, eta hori egiten da heltzen denean. Fruituaren mamia azido zitrikoan aberatsa da eta jangarria da, baina haziak nahiko pozoitsuak dira. Zuhaitza estrikninaren iturria Strychnos nux-vomicaren hurbileko ahaide bat da.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoafrikan Witwatersrand, Magaliesberg eta iparralderago Namibia iparralderaino hazten da, Botswana eta Zimbabweko iparralderaino.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Strychnos pungens Hans Solereder ikerlariak deskribatu zuen eta datua Die Natürlichen Pflanzenfamilien 4(2): 40. 1892. aldizkarian plazaratu zen.[1]
- Sinonimia
- Strychnos henriquesiana Baker[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hostoak.
-
Loreak.
-
Azala.
-
Fruitua.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AFPD. 2008. African Flowering Plants Database - Base de Donnees des Plantes a Fleurs D'Afrique.
- Gibbs Russell, G. E., W. G. M. Welman, E. Retief, K. L. Immelman, G. Germishuizen, B. J. Pienaar, M. Van Wyk & A. Nicholas. 1987. List of species of southern African plants. Mem. Bot. Surv. S. Africa 2(1–2): 1–152(pt. 1), 1–270(pt. 2).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):New Fruits for Arid Climates.