Edukira joan

Usapal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Streptopelia turtur» orritik birbideratua)
Usapal
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaColumbiformes
FamiliaColumbidae
GeneroaStreptopelia
Espeziea Streptopelia turtur
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa8,2 g
136 g
Zabalera50 cm
Kumaldiaren tamaina2
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora15 egun

Usapala (Streptopelia turtur) Columbidae familiako hegaztia da[1].

Eurasiako eskualde epeletan eta iparraldeko Afrikan, batzuetan baita Eskandinavian eta Errusian ere, bizi den hegazti hau neguan hegoaldeko Afrikara migratzen da.

Kolunbida txikia, 28 cm inguruko tamainakoa, bere ezaugarririk bereizgarriena bere buztanaren diseinua da, beltza eta zuriz ertzak. Usapal arrunta tradizionalki ehiztari askoren jazarpen gupidagabea jasaten duen espezietako bat da.

Usoak baino dotoreagoa eta lirainagoa da eta bere hegaldia ere haiena baino azkarragoa da, hegoen astindu espasmodikoarekin eta sarritan sigi-saga ibilbidearekin. Bere lumajea ez da usoaren berdina, kolore arre-gorrixka bereizgarria du bizkarrean beltzez orbanduta, lepoaren bi aldeetan marra beltz eta zuri nabarmenak; eztarria eta bular arrosa eta aipatutako buztan beltza, banda terminal zuri batekin.

Gazteak edo txitak helduengandik bereizten dira lepoko marrak eta bularraren arrosa kolorea ez dutelako. Helduen artean ez dago dimorfismo sexualik, ezta haien lumajea ere aldatzen neguaren eta udaren artean.[2]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean bi kumaldi ateratzen dituzte aurrera normalean, bat galtzen bada beste bat egin dezakete.

Habia kokatzeko aukeratutako lekua, zuhaizka edo zuhaitz txiki bat izaten da, ez da orokorrean oso altua izaten, bat eta bost metro artekoa.

Antza denez, emea da habia eraikitzeaz arduratzen dena, sustrai eta zurtoinez egindako plataforma, bertan 13 eta 15 egun bitartean, bi helduek bi arrautza zuri inkubatzen dituzte.

Txitak nidikolak dira eta hiru asteren ondoren uzten dute habia; 30 edo 35 egun igaro ondoren independente bihurtzen dira.

Banaketa, habitata eta estatusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usapal arruntak Europa osoan egiten du habia, Eskandinavia, Islandia, Irlandako zati handi bat eta Britania Handiko iparraldea izan ezik.

Iberia penintsula osoan egiten du habia, nahiz eta iparraldean oso arraroa den, bere zerrenda hezean.

Hegoaldekoenak izan ezik, usapal guztiek migratzen dute, abuztuaren eta urriko hilabeteen artean. Afrika tropikalera, neguko denboraldia bertan igarotzeko.

Euskal Herrian ugaltzaile urria da, batez ere eremu atlantikoan, non gutxi batzuk ugaltzen diren baso eta artadi batzuetan kostaldeko landa eremuetan eta ia ez dago barnealdean. Kantauri azpiko eremuan oraindik urria da iparraldeko erdian; zertxobait maizago ugaltzen hasten da laborantza guneetatik hurbil dauden ibai-basoetan eta artederretan,

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gibbs, David; Eustace Barnes; John Cox. Pigeons and Doves: A Guide to the Pigeons and Doves of the World. Pica Press, 624 or. ISBN 1873403607..
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi, Es. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 193 or. ISBN 84-7542-639-5,..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.