Stella Nyanzi
Stella Nyanzi | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Masaka District (en) , 1974ko ekainaren 16a (50 urte) |
Herrialdea | Uganda |
Bizilekua | Kampala |
Hezkuntza | |
Heziketa | Makerere University (en) Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola (2003ko irailaren 15a - 2009ko apirilaren 20a) Doktoretza |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta ikertzailea |
Stella Nyanzi (Masaka, 1974ko ekainaren 16a) ugandar mediku-antropologoa eta ekintzaile feminista da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stella Nyanzi Masakan jaio zen 1974n. Masa-komunikazioa eta Literatura ikasi zuen Kampalako Makerere Unibertsitatean, eta Mediku-antropologia Londresko University College-n. 2009an, Antropologiako doktoretza erdietsi zuen London School of Hygiene and Tropical Medicine-n. 2014-2016 bitartean, ikerlaria izan zen Makerere Unibertsitatean.[1]
Emakumeen eta LGBT pertsonen eskubideen aldeko ekintzaile nabarmena da. 2017an, #Pad4GirlsUg kanpaina abiarazi zuen, Ugandako milioi bat neskari konpresa higienikoak eta tanpoiak banatzeko; izan ere, herrialdeko nesken % 30k eskolara joateari uzten diote hilekoarekin daudenean.[2] Muturreko zakartasuna-ren aldekoa da, alegia, irain publikoa arma politiko gisa erabiltzearen defendatzailea. Hori dela-eta, behin baino gehiagotan atxilotua izan da Yoweri Museveni iraintzeaz akusatua. 2019ko abuztuan, 16 hilabeteko espetxe zigorra eman zioten presidenteari jazarpen zibernetikoa egiteagatik.[3] 2020ko otsailaren 20an utzi zuten aske.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Stella Nyanzi. sahistory.org.za (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
- ↑ Kagumire, Rosebell. Movimientos feministas en África. Mundo Negro, 2019ko maiatzak 31, mundonegro.es (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
- ↑ Stella Nyanzi: Challenging power through “radical rudeness”. ifex.org (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
- ↑ Ugandans celebrate acquittal of popular activist Stella Nyanzi. Africanews, 2020ko otsailak 21, africanews.com (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).