Edukira joan

Sputnik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sputnik
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Historia
HurrengoaSputnik 2
Espazio jaurtiketa 1957ko urriaren 4a
Garaia 1957ko urriaren 4a
Loss of signal 1957ko urriaren 26a
Atmosferan sartzea 1958ko urtarrilaren 4a
KudeatzaileaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Honen parteSputnik programme (en) Itzuli
Dimentsioak58 (diametro) cm
Masa83,6 kg
Potentzia1 W

Sputnik 1[1] (errusieraz: Спутник-1) gizakiak espazioratu zuen lehen satelite artifiziala zen, SESB-ak gauzatua. 1957ko urriaren 4an Kazakhstango Baikonur kosmodromotik jaurti zen mundu guztian lilura sortuz, baita beldurra ere garai hartan Estatu Batuen eta SESB-ren artean zegoen Gerra Hotza izenez ezagutzen den egoera zela eta.

Sputnik 1 izan zen bota zuten lehena, gizakiak espaziora bidali zuen lehen satelitea. 83.6 kilogramoko pisua zuen kapsula hark urtebete egin zuen Lurraren inguruan biraka, harik eta orbitatik erori eta Lurreko atmosferan erre zen arte. Sputnik 2.a bidali zuten hurrengo; kapsula horrek Laika izeneko zakurra eraman zuen espaziora, espazioan izan zen lehen izaki biziduna. Sputnik izena eman zitzaien beste halako zortzi espazio-ontzi izan ziren.

Sputnik-1 jaurtiketa data gizateriaren espazio aroaren hasiera da, Eta Errusian Urtero Ospatzen da Espazioko Tropen egun gogoangarri gisa. Plutonen gainazaleko zelai batek Lurreko lehen satelite artifizialaren izena du.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]