Edukira joan

Aerosol (ontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spray» orritik birbideratua)
Aerosol esprai bat.

Aerosola edo espraia hauts, apar edo isurkari zorrotada moduan gai mota ugari barreiatzeko erabiltzen den ontzi balbuladuna da.

Barreiatu nahi den gaia (pintura, kosmetiko, intsektizida…) kanporatu ahal izateko, gas propultsatzaile batekin nahasi ondoren, ontzian presiopean ixten da. Propultsatzaile horietako batzuek, oxido nitrosoak edo karbono dioxidoak adibidez, gas egoeran irauten dute aerosolean, nahiz eta presiopean itxita egon. Beste zenbait, ordea, klorofluorokarbonoak esate baterako, isurkari bihurtzen dira.

Bi motatako aerosol ontziak daude: batean, produktua isurkari propultsatzailearekin nahasten da, eta kanporatzean gas bihurtzen denez, tanta moduan barreiatzen da; bestean, gaiak gas propultsatzailea izan ohi du goiko aldean, eta isurkaria hondoan. Bi sistemetan, balbula sakatzean, tutu batean zehar gorantz ateratzen da gaia. Aerosolaren hondoko gas isurkaria lurrindu egiten da presioari aldatu gabe eusteko.

1970eko hamarkadaz geroztik egindako ikerketen ondorioz, klorofluorokarbonoek (CFC) atmosferako ozono geruzari erasotzen diotela frogatu da, eta horregatik, herrialde askotan debekatu egin dituzte, nahiz eta kasu jakinetan erabiltzen diren oraindik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]