Spider-Man 2
Spider-Man 2 2004ko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi ekintza filma bat da. Stan Lee eta Steve Ditko komikigileen Spider-Man superheroiaren komikietan oinarritua dago. Tobey Maguire, Kirsten Dunst, James Franco, Alfred Molina, Rosemary Harris eta Donna Murphy aktoreek antzeztu zuten.
Spider-Man 1 (2002) filmaren jarraipena da, eta Spider-Man 3 (2007) izeneko jarraipena izan zuen.
Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen (John Dykstra, Scott Stokdyk, Anthony LaMolinara eta John Frazier), eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Paul N.J. Ottosson) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (Kevin O'Connell, Greg P. Russell, Jeffrey J. Haboush eta Joseph Geisinger) izendapenak jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peter Parker (Tobey Maguire) izaera lasaieko gazteak bere bihotzeko azukre koxkorra den Mary Jane Watson (Kirsten Dunst) utzi eta Spider-Man izatearen ardura bereganatu zuenetik bi urte igaro dira. Peterrek erronka berriei aurre egin beharko die, bienbitartean bere botereen dohai eta madarikazioaren aurka borrokatu eta bere bi nortasunen arteko oreka lortzen saiatzen den bitartean: Spider-Man superheroi iheskorra eta unibertsitate ikaslea. Oraingo honeta, Octopus doktorea edo "Doc Ock" (Alfred Molina) izeneko besoanizdun etsai ahaltsuaren agerpenak Peterren inguruko pertsonekin dituen harremanak arriskuan jarriko ditu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tobey Maguire: Peter Parker / Spider-Man
- Kirsten Dunst: Mary Jane Watson
- James Franco: Harry Osborn
- Alfred Molina: Otto Octavius doktorea / Doc Ock
- Rosemary Harris: Izeba May/May Parker
- J. K. Simmons: J. Jonah Jameson
- Donna Murphy: Rosalie Octavius
- Daniel Gillies: John Jameson
- Dylan Baker: Sugandila / Curt Connors doktorea
- Willem Dafoe: Norman Osborn / Iratxo Orlegia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004ko filmak
- Sam Raimik zuzendutako filmak
- Alvin Sargentek idatzitako filmak
- Kirsten Dunstek antzeztutako filmak
- James Francok antzeztutako filmak
- Alfred Molinak antzeztutako filmak
- Rosemary Harrisek antzeztutako filmak
- Donna Murphyk antzeztutako filmak
- J. K. Simmonsek antzeztutako filmak
- Daniel Gilliesek antzeztutako filmak
- Dylan Bakerrek antzeztutako filmak
- Bill Nunnek antzeztutako filmak
- Vanessa Ferlitok antzeztutako filmak
- Elizabeth Banksek antzeztutako filmak
- Elya Baskinek antzeztutako filmak
- Mageina Tovahek antzeztutako filmak
- Ted Raimik antzeztutako filmak
- Bruce Campbellek antzeztutako filmak
- Cliff Robertsonek antzeztutako filmak
- Willem Dafoek antzeztutako filmak
- John Landisek antzeztutako filmak
- Hal Sparksek antzeztutako filmak
- Emily Deschanelek antzeztutako filmak
- Stan Leek antzeztutako filmak
- Tobey Maguirek antzeztutako filmak
- Aasif Mandvik antzeztutako filmak
- Joel McHalek antzeztutako filmak
- Lucy Liuk antzeztutako filmak
- Reed Diamondek antzeztutako filmak
- Daniel Dae Kimek antzeztutako filmak
- Avi Aradek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Spider-Man filmak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Nerabe filmak
- Danny Elfmanen soinu bandadun filmak
- Jarraipen filmak
- New Yorken girotutako filmak