Edukira joan

Sopuerta

Koordenatuak: 43°15′46″N 3°09′09″W / 43.262777777778°N 3.1525°W / 43.262777777778; -3.1525
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sopuerta
 Bizkaia, Euskal Herria
Sopuerta udalerriko irudia.

Sopuertako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaEnkarterri
Izen ofiziala Sopuerta
AlkateaEmilio Reina (AEI)
Posta kodea48190
INE kodea48086
HerritarraSopuertar
Kokapena
Koordenatuak43°15′46″N 3°09′09″W / 43.262777777778°N 3.1525°W / 43.262777777778; -3.1525
Map
Azalera42,9 km²
Garaiera80 metro
Demografia
Biztanleria2.731 (2023)
33 (2022)
alt_left 1.280 (F,9) (E,7) 1.247 alt_right
Dentsitatea0,64 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 15,73
Zahartze tasa[1]% 23,62
Ugalkortasun tasa[1]‰ 71,43
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,71 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,54 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 19,32 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 6.98 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.sopuerta.biz

Sopuerta Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdearen iparraldekoa. Bilbotik 28 km mendebaldera dago eta 2016. urtean 2.584 biztanle zituen.

Garape erabili izan da herriaren euskal izentzat, baina Euskaltzaindiak Sopuerta onartu du euskara baturako.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alen (798 m) udalerriko tontorrik altuena da, eta inguruko mendietan hainbat erreka sortzen dira, Saldamando, Tremoral, Kolitza eta Valdebezi errekak besteak beste, Barbadun ibaira isurtzen dutenak.

Mello (626 m), Saldamandoko mendiak, Queli (472 m), Artegi (539 m), Longuitas (593 m), Garbea (717 m), La Cabaña (526 m) eta Las Muñecas (410 m) Sopuertako beste mendi batzuen izenak dira.

Sopuertak mugakide ditu iparraldean Galdames eta Castro Urdiales (Kantabria); ekialdean Galdames eta Zalla; mendebaldean Artzentales eta Balmaseda; eta hegoaldean berriro Zalla eta Balmaseda.

Udalerriko auzo edo parrokiak sei hauek dira: Avellaneda, Bezi, Carral, Mercadillo (udaletxea), Olabarrieta eta Baluga.

Meatzarien omenezko eskultura Castaño auzoan.

Bizkaiko Ezkerraldetik oso hurbil egon arren, Sopuertak ez zuen hango udalerriek izan zuten populazio gorakada izan XX. mendearen bigarren erdialdean. Are gehiago, populazioa galdu zuen tarte horretan.

1990eko hamarkadatik aurrera biztanle kopuruan gorakada txiki baina konstantea izaten ari da udalerria.

Sopuertako biztanleria

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Joseba Andoni Llaguno hautatu zuten alkate. Llagunok Bilduren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. AEI hautagaitza independienteak 3 zinegotzi lortu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak 2. Euskadiko Alderdi Sozialistak, Alderdi Popularrak, Ezker Batuak eta Aralarrek, ordea, batere ez.

Sopuertako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
6 / 11
685 (% 44,71)
AEI
3 / 11
411 (% 26,83)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 11
316 (% 20,63)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
38 (% 2,48)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
21 (% 1,37)
Ezker Batua
0 / 11
17 (% 1,11)
Aralar
0 / 11
16 (% 1,04)

Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:


Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopuertar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa