Sole Handia
Sole Handia[1] edo Grande Sole[1] (frantsesez Grande Sole eta ingelesez Sole Bank, 49°37′50.86″N 10°09′11.44″W / 49.6307944°N 10.1531778°W) Ipar Atlantikoan kokatua dagoen kala bat da, 48 eta 60 paraleloen artean eta uharteen mendebaldean. Zelta Itsasoa delakoaren eremuaren barnean dago. Bere arrantza ugaritasun edo aberastasunarengatik nabarmentzen da, bereziki etekin ekonomiko handiko ezpeziea den legatzari dagokionez.
Antzinatik Sole Handia kalan euskaldun, portuges, bretoi, espainiar eta frantsesak arrantzan aritu izan dira, Bizkaiko golkoko kostaldetik atera eta Atlantikoan arrantzatzera barneratu direlarik. Itsaso hau bere enbaten gogortasunarengatik ezaguna da.
Sole Handia izendapena frantsesezko Grande Sole ("Mihi-arrain Handia") izenetik dator. Itsasalde hau ez da Box Irlandarrarekin nahastu behar (ingelesez Irish Box), kala hura Grande Soletik kanpo egoteaz gain Irlanda inguruko paralelo eta meridianoetara mugatua baitago.
Sole Handia kala bi eremuetan banaturik dago, eremu hauek arrantza ustiaketarako mugatu edo zehaztuak izan direlarik:[2]
- Sole Txikia (ICES Statistical Division VIIh)
- 48°N 5°W
- 49°30'N 5°W
- 49°30'N 7°W
- 50°N 7°W
- 50°N 9°W
- 48°N 9°W
- 48°N 5°W
- Sole Handia (ICES Statistical Division VIIj)
- 48°N 9°W
- 9°W Irlandako hegoaldeko kostaldean
- 52°30'N Irlandako mendebaldeko kostaldean
- 52°30'N 12°W
- 48°N 12°W
- 48°N 9°W
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Box Ilandarrari buruz. Luis González. 2012ko azaroaren 23a. (Gaztelaniaz)