Korden teoria
Korden teoria edo soken teoria fisika fundamentalaren baitan garatutako modelo fisiko-matematiko bat dugu. Hari edo korda teoriaren oinarrian dimentsio bakarreko korda edo hari izeneko elementu batzuk ditugu, oinarrizko partikula edo elementu hauek eredu estandarreko zero dimentsioko puntuengandik zeharo ezbderdinak dira eta teoria honen originaltasunaren oinarrian daude. Hari edo korda teoriaz gain Super-hari edo super-korda teoria ere esaten zaio eta bada M-teoria izena dagokion erlazionaturiko modelorik ere. Hari edo kordak puntu dimentsio gabekoen tokian jartzean grabitazioaren funtzionamendua argitzen duen grabitazioaren teoria kuantiko sendo bat formulatu daiteke beste teoria askok gaur egun lortu ez duten aurrera pausoa. Azken korden bidezko grabitazioaren eredu kuantikoa honi esker korden teoriak aspaldidanik fisikariek bila dabiltzan fisikaren teoria bakarra edo bateratua garatzea ahalbidetu dezake, hau da, indar elektromagnetiko, indar grabitatorio, indar nuklear ahul eta indar nuklear bortitza, ezagutzen den interakzio mota oro, teoria bakar baten bidez, ekuazio multzo bakar baten bidez, esplikatzea ahalbidetzen duen teoria. Hala ere korden teoriak aurreikusten dituen gertakariak baieztatzea, gaur egun, oraindik, ezinezkoa da gizakiarentzat.
Azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Korden teoriaren arabera unibertsoko oinarrizko partikulak dardarka dabiltzan bere baitan isten diren kordak lirateke, korda hauen bibrazioaren arabera korda elektroi, kuark edo eredu estandarreko beste partikula baten moduan ikusiko genuke. Gitarra baten kordarekin analogia bat eraiki dezakegu, gitarra korda batek, bere bibrazioen arabera nota ezberdinak sor ditzake, era berean, korda elemental bat bibratzeko moduarengatik partikula baten edo bestearen papera beteko du.
Teoria zientifikoek hala ere egiaztapen eta froga ugari behar izaten dute euren egiazkotasuna bermatzeko eta ez da gaurdaino korda teoriaren egiazkotasuna bermatu inondik inora ere. Gainera zoritxarrez zaila dirudi etorkizun hurbilean teoria hau froga dezakeen saiakuntzarik agertzea. Agian CERNeko partikula azeleradore berriko Hadroi Talkagailu Handiaj sorturiko datuen bitartez argi litezke teoria honen inguruko zenbait puntu. Korden teoria beraz gaur egun oraindik frogatzeke dagoen teoria bat da eta saiakuntzek soilik ahalbidetuko dute teoria hutsal eta bitxikeria matematikoa hala fisikaren eredu bateratua gauzatuko duen teoria den esatea, bien bitartean fisikarien arteko eztabaida sutsua dago teoriaren aldeko eta kontrakoen artean. Bada korden teoria sekula frogatu ahal izango ez dela esaten duenik ere.
Korden teoriak, gainera ,ebazpide anitz ditu, hau da, korden ideia abiapuntutzat hartuz hari teoria ugari gauzatu dira horietako zenbait grabitazioa kuantikoki adieraztea lortzen dutelarik. Korden teoria, edo hobekiago esanda, korden teoriek, guk ezagutzen ditugun dimentsioetatik haragoko objektuak aurreikusten dituzte, hau da, lau dimentsiotik goragoko objektuak. Objektu hauei "brane" esaten zaie.
Teoria nagusiek hamar edo hamaika espazio-denbora dimentsio erabiltzen dituzte, guk, oraingoz, ezagutzen ditugun eta erlatibitate teoriak erabiltzen dituen hiru espazio dimentsio eta denbora dimentsio horietaz gain ba omen direlako orain arte ikusi edo neurtu ezin litezkeen beste sei edo zazpi dimentsio.
Teoriari buruzko Polemikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soken teoria defendatzen dutenek, teoria fisiko aurreikuskarienetako bat bilakatu zitekeela esaten duten arren, kanpo honetan lan egin duten fisikariek ezin izan dute orain arte behar bezalako aurreikuspen zehatzik egin. Honetarako arazoak, teoriaren egilearen arabehera, ezin delako falsifikatu da, ez dela zientifikoa, hau da, «Supersoken teoria hain da handinahia, ezen bakarrik izan daiteke edo guztiz zuzena edo guztik okerra».Hau, 1990ean D.Gross fisikalariak,nobela irabazi zuena bere lan modelo estandarrarengatik, esan zuen, eta soken teoriaren aldeko zientzialari paregabea bilakatu zen. Aurreko esaldiaz aparte hau esan zuen: “ez dakigu zertaz hitz egiten hari garen”[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Teoría de cuerdas. 2018-10-25 (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).