Edukira joan

Slavonski Brod

Koordenatuak: 45°09′19″N 18°00′52″E / 45.1553°N 18.0144°E / 45.1553; 18.0144
Wikipedia, Entziklopedia askea
Slavonski Brod
Slavonski Brod
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
ProbintziaBrod-Posavina eskualdea
Izen ofizialaSlavonski Brod
Jatorrizko izenaSlavonski Brod
Posta kodea35000
Geografia
Koordenatuak45°09′19″N 18°00′52″E / 45.1553°N 18.0144°E / 45.1553; 18.0144
Map
Azalera50,37 km²
Altuera96
Demografia
Biztanleria53.473 (2011)
16.681 (1948ko martxoaren 15a)
21.858 (1953ko martxoaren 31)
49.891 (2021eko abuztuaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Dentsitatea988 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia035
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakCelje
MatrikulaSB
http://www.sbonline.net/

Slavonski Brod Kroaziako Brod-Posavina eskualdeko hiriburua da. 2009an Kroaziako herri politena aukeratu zuten. Eslavoniako hiria da.

Gaur Egun brod hitzak kroazieraz "itsasontzia" esan nahi badu ere, herriaren izena ford hitzetik dator, "ibai pasabidea" esan nahi duena. Slavonski Brod beraz Eslavoniako pasabidea litzateke, izan ere Sava ibaiak Kroazia eta Bosnia-Herzegovinaren artean muga egiten duen tokian dago. Bosniako aldean Bosanski Brod dago, "Bosniako pasabidea". Ibai-portu garrantzitsua dauka.

Kokapen egokiari esker (Sava gurutzatzeko toki egokia) herriaren inguruak aurrehistoriatik populatuak izan dira. Starčevo kulturako aztarnak aurkitu dira herrian duela 8.000 urte jendea bizi zela ziurtatuz.

Lehenengo asentamendu dokumentatua erromatarren Marsonia herria da, Peutingerren "Notitia dignitatum" mapan Auxilia Ascaria Tauruno sive Marsonia izenaz agertzen dena. Eslaviarrak VI mendean iritsi ziren bertara eta Hungariako Bela IV erregeak 1224ean hiria gotortu zuen Brod na Savi izena emanez (Savaren pasabidea). 1934ean hartu zuen gaur egungo izena.

Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek asko kaltetu zuten hiria, eraikinen �a suntsitu eta 1000 pertsonatik gora hilez, gehienak zibilak.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brod Gotorlekua

Brodtar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]