Sirolimus
Sirolimus edo rapamizina[1] Streptomyces hygroscopicus Rapa Nuiko (Pazko uhartea) lurrean dagoen bakteriotik isolatutako laktona makroziklikoa da,[2] Candida albicans, Microsporum gypseum eta Trichophyton granulosum bezalako onddoen hazkundea eragozten duena.
Transplantatutako organoen errefusa saihesteko erabiltzen den sendagai immunosupresorea da; batez ere giltzurrun-transplantean erabiltzen dute.
Handik denbora batera, medikamentuak zenbait minbiziri aurre egiteko eraginkortasuna erakutsi zuen, zelulen ugalketa eta tumoreen hazkundea geldiarazita. Propietate hori erabiltzen da, halaber, oroi barneko erabilerako stent medikatuak estaltzeko eta haien berrestenosia saihesteko.[3]
2009ko uztailean, Nature aldizkariko artikulu batek sendagai horrek sagu batzuen bizitza % 38raino luzatzen zuela frogatu zuen, eta aurkikuntza horrek giza zahartzea atzeratzeko tratamenduetan erabiltzeko itxaropena eman zuen.[4]
Wyeth enpresak (egun Pfizerrek) "Rapamune" izen komertzialarekin merkaturatzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Immunologia Hiztegia] [2021]
- ↑ (Gaztelaniaz) «SIROLIMUS EN VADEMECUM» iqb.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) Regara, Evelyn & Serruysa, Patrick W. (2002). «El estudio RAVEL. Reestenosis del cero por ciento: ¡un sueño del cardiólogo hecho realidad» Rev Esp Cardiol. 55: 459-62..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Harrison, David E. et al.. (2009-7-16). «Rapamycin fed late in life extends lifespan in genetically heterogeneous mice» Nature 460: 392-395. doi: ..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |