Sipuncula
Itxura
Sipuncula | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Annelida |
Ordena | Sipuncula |
Azpibanaketa | |
Sipuncula animalia zelomatu protostomo filum bat da, itsastiarrak eta gorputz ez-segmentatukoak. 144 eta 320 espezie artean ezagutzen dira. Normalki ez dituzte 10 zentimetro baino gehiago neurtzen. Euren anatomiaren alderik garrantzitsuena ahoa da, tentakulu barneragarriz inguratutako eraztun batekin. Liseriketa hodia, U itxurarekin, ahotik igarotzen da eta gorputzaren atzealderantz doa, gero berriro igoz eta animaliaren alde batean dagoen uzkiraino iritsen da. Batzuek uzkiaren inguruan egitura kaltzifikatua dute. Zeloma dute, baina ez zirkulazio-aparaturik.