Sintesi asimetriko
Itxura
Kimika organikoan sintesi asimetriko esaten zaio konposatu baten enantiomero edo diastereoisomero jakin baten ekoizpena faboratzen duen sintesibideari. Kimika modernoan sintesi asimetrikoa oso inportantea da industria farmazeutikoan, molekula baten enantiomero edo diastereoismero desberdinek aktibitate biologiko ezberdina izan baitezakete.
Adibidez D-penizilamina artritis erreumatoidearen tratamenduan usatzen da. Alabaina, L-penizilamina toxikoa da eta piridoxinaren, B bitamina esentzialetako baten, eragina inhibitzen du[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Smith, Silas W.. (2009). «Chiral Toxicology: It's the Same Thing…Only Different» Toxicological sciendes, 110, 1: 4-30..