Sinclair Ross
Sinclair Ross | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Shellbrook (en) , 1908ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Vancouver, 1996ko otsailaren 29a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bankaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
Sinclair Ross (Shellbrook, Saskatchewan, 1908ko urtarrilaren 22a - Vancouver, 1996ko otsailaren 29a) kanadar idazlea izan zen, ingelesez idazten zuena.
Banku batean lan egin zuen bizitza osoan, Kanadako armadan 1942 eta 1946 bitartean jardundako garaian izan ezik. Ingalaterran, Grezian eta Espainian bizi izan zen, harik eta 1980an berriro Kanadara itzuli zen arte. Bere literaturari dagokionez, lehenengo kontakizunengatik da, batez ere, ezaguna; kontakizun haietan, Depresio Handiaren garaian baserritarrek eta hiritarrek bizi izan zuten bizimodu latz eta behartsua izan zuen kontagai. Haren lanak The lamp at noon and other stories (1968, Lanpara eguerdian eta beste istorio batzuk) eta The race and other stories (1982, Lasterketa eta beste istorio batzuk) bildumetan jaso zituen. Eleberrietan, berriz, aipagarriak dira As For Me and My House (1941, Niretzat eta nire etxearentzat); The Well (1958); Whir of gold (1970, Urrearen durundia); eta Sawbones Memorial (1974).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.