Simon Kuznets
Itxura
Simon Smith Kuznets (errusieraz: Семё́н Абра́мович Кузне́ц, sʲɪˈmʲɵn ɐˈbraməvʲɪtɕ kʊzʲˈnʲɛts ahoksatua; bielorrusieraz: Сямён (Шымон) Абрамавіч Кузьнец Siamion (Šymon) Abramavič Kuźniec; Pinsk, Errusiar Inperioa, 1901eko apirilaren 30a – Cambridge, Massachusetts, 1985eko uztailaren 8a) estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria izan zen, Ekonomiako Nobel Saria 1971. urtean jaso zuena. Makroekonomian egin zuen lan batik bat, estatubatuar nazio-kontabilitate sistemaren sorreran parte hartuz. Pennsylvania, Johns Hopkins eta Harvard Unibertsitateetan lan egin zuen.
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |