Sif uhartea
Itxura
Sif uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 350 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 75°05′55″S 102°49′05″W / 75.098611°S 102.818056°W |
Sif uhartea Antartikako uharte bat da, Pine Islandeko glaziarraren izotz-plataformaren kostaldetik gertu kokatua. Thwaites Glacier Offshore Research (THOR) izeneko nazioarteko espedizioak aurkitu zuen uhartea 2020an, hura estaltzen zuen glaziarraren izotza urtzen hasita lurra agerian utzi zuenean.[1]
Aurkitzaileek Sif eskandinaviar jainkosaren izena jarri zioten uharteari. Lurrari lotuta dago Sif, eskandinaviar mitologian.
Ikerlariek kalkulatu dutenez, uharteak gutxi gorabehera 350 metro luzera du,[1] eta 0,059 kilometro koadroko azalera.[2] Hainbat urtez izozpean egon denez, kartografiatu gabeko uhartea zen. Granito bolkanikoz egina dago.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Melting ice in Antarctica reveals new uncharted island» Live Science 2020ko otsailaren 28a (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
- ↑ (Ingelesez) Morrison, Ryan. (2020ko otsailaren 28a). «Hidden island the size of Windsor Castle is uncovered in Antarctica after melting glaciers caused by record high temperatures reveal its rocky shore» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).