Shea Stadium
Shea Stadium | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Queens |
Auzo | Flushing |
Koordenatuak | 40°45′20″N 73°50′53″W / 40.755555555556°N 73.848055555556°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1961eko urriaren 28a |
Inaugurazioa | 1964ko apirilaren 17a |
Jabea | New York |
Kudeatzailea | New York City Department of Parks and Recreation |
Izenaren jatorria | William Shea (mul) |
Kirola | beisbola |
Erabiltzailea | New York Mets 1964 - 2008 New York Jets 1964 - 1983 |
Edukiera | 57.333 |
Suntsipena | 2008ko urriaren 14a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Emil Praeger (en) |
Egitura ingeniaritza | Thomas Christian Kavanagh (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | 123-01 Roosevelt Ave, New York NY 11368 |
William A. Shea Municipal Stadium, Shea Stadium bezala ezagunagoa, New Yorkeko Queens auzoaren sekzio bat den Flushingen kokatua dagoen beisbol estadio bat da. Beisbol Liga Handietako taldea den New York Mets taldearen estadioa izan da 1964tik, ligako estadiorik zaharrena izan delarik.
2008ko denboraldian bere 45. eta azken denboraldia bete zuen. Denboraldi erregularreko azken partida urte horretako irailak 28an jokatu zen, Metsek Florida Marlins taldea hartu zuenean. 2009an Citi Field estadioak ordeztu zuen, Shea Stadiumaren ezkerreko lorategiaren atzean zegoen aparkalekuan eraiki zena. 2008ko denboraldia amaitu ondoren Shea bota egin zuten eta egungo estadioarentzako aparkaleku bezala erabiltzen hasi zen.
Estadio honen historiaren zati bezala, historiako musika kontzerturik gogoratuenetako bat bertan eman zela gogoratu behar da. The Beatles talde britainiarra bertan 1965ean aurkeztu zenean.