Edukira joan

Shaozhou Tuhua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shaozhou Tuhua
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Sino-Austronesian (en) Itzuli
sino-tibetar hizkuntzak
txinera
Hizkuntza kodeak
Glottologquji1234

Shaozhou Tuhua (txinera tradizionalez: 韶州土話; txinera sinplifikatuz: 韶州土话; pinyinez: Sháozhōu Tǔhuà), edo Tuhua bakarrik Txineraren barietate sailkatugabea da, Guangdong, Hunan eta Guangxi probintzien arteko mugan dagoen eskualdean hitz egiten dena. Xiang, Kantonera edo Mandarinerarekin ez da ulergarria. Jiangyong konderrian, Hunanen, nüshu 女书"emakumeen idazkera"-ren hizkuntza da.

Aditu batzuk Guangxiko Ping Txineraren (Pinghua) hedapena dela uste dute. Beste batzuk Song dinastian sortutako Gan, Hakka, Kantonera eta hego-mendebaldeko Mandarineraren arteko nahasketa dela diote. Txineratik kanpotik etorritako eragina esanguratsua da ere, adibidez Yao hizkuntza.[1] Sinizizatutako Yao-atik etor daiteke. Chen-ek (2012) Shibei-ko Tuhua eta Qujian Eskualdeko Hakka antzekotasun asko dituztela esan zuen, haien harreman estuak direla eta.

Shaozhou Tuhua beste izen askorekin ezagutzen da: Yuebei Tuhua 粤北土话 "Iparraldeko Guangxi/Guangdong Tuhua" Guangxi and Guangdong-en eta Xiangnan Tuhua 湘南土话 "Hegoaldeko Hunaneko Tuhua" edo Hunan Tuhua bezala Hunanen eta 虱婆话 shīpó huà "Shipo dialektua", 虱乸话 shīnǎ huà "Shina dialektua", edo 虱婆声 shīpó shēng "Shipo azentua" bere herrialde propioan. Pingdi Yaohua (平地瑶话 "Lowland Yao dialect") bezala ere ezagutzen da, tokian Piongtuojo, Piongtoajeu; "Yao" aukeraketa kulturala izal litzateke, hiztunen erdia baino ez baita etnikoki Yao.

Li & Zhuang (2009) Shaoguan Tuhuaren dialektu hauek aipatu zituen.

  1. Dacun 大村, Qujiang Distritua
  2. Xiangyang 向阳, Wujiang Distritua
  3. Shibei 石陂, Zhenjiang Distritua
  4. Zhoutian 周田, Renhua Konderria
  5. Shitang 石塘, Renhua Konderria
  6. Guitou 桂头, Ruyuan Konderria

Zhang Shuangqing (2004) Lianzhou Tuhuaren (连州土话) 5 dialektu aipatu zituen.

  1. Xingzi 星子 dialektua: 120,000 hiztun Xingzi-n星子, Qingjiang 清江, Shantang 山塘, Tanling 潭岭, Dalubian 大路边 udalerrietan, eta of Mabu 麻步 eta Yao'an 瑶安 udalerrien zati batzuk.
  2. Bao'an 保安 dialektua: 30,000 hiztun in Bao'an Udalerrian 保安镇, eta Longping Udalerriko 龙坪镇 zati batzuetan.
  3. Lianzhou 连州 dialektua (ᴀt24 pi55 sheng): 40,000 hiztun Lianzhou Udalerrian 连州镇 eta Fucheng Udalerrian 附城镇
  4. Xi'an 西岸 dialektua (Mansheng 蛮声): 30,000 hiztun Xi'an Udalerrian 西岸镇
  5. Fengyang 丰阳 dialektua(Mansheng 蛮声): 50,000 hiztun丰阳镇, eta Zhugang 朱岗, Dongpo 东陂, and Yao'an 瑶安 Udalerrietako zati batzuetan.

Tuhuak Kantoniera eta Hakka baino lehen atzera egiten ari da. Guandong-ko iparraldeko irletako landatar dialektuetan Lechang, Renhua, Ruyuan Yao Konderri Autonomoa, Qujiang, Nanxiong, Zhenjiang, Wujiang, and Lianzhou eta Liannan Yao Konderri Autonomoan Qingyuanen perfekturan aurkitu dezakegu. Hunanen hego-ekialdean dago, Yongzhou prefekturan zehar (Qiyang konderria izan ezin, ipar-ekialdean) eta Chenzhou prefekturaren mendebaldean.

Gehiago irakurtzeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chiang (1995) We two know the script, we have become good friends-en aipatua, 28.orr, 43. oin-oharrean aipatua

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]