Edukira joan

Shaktismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shaktismoa Shaktiren gurtzan oinarritzen den hinduismoaren dotrina, shivaismotik sortua eta hinduismo tantrikoarekin eta yogarekin lotura handia duena.[1][2][3][4][5]

Sahktismoarentzat, Shakti jainko ama da, eta yogien arabera gorputzean lo dagoen eta askatasuna iristeko esnatu behar den energia adierazten du. Hinduismo modernoko eskola nagusietako bat da; gaur egun, Bengala, Assam eta Orissa dira shaktismoaren gune garrantzizkoenak.

Jatorria eta historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sharkti-ren gurtzaren arrasto arkeologiko zaharrenak Goi Paleolitoko santutegi baten arrastoak dira; Baghor harria bezala ezagutzen den gune arkeologiko batean, Indiako Madhya Pradesh estatuko Sidhi barrutian aurkitzen direnak. Egindako ikerketa arkeologikoen arabera, Baghor harriak K.a. 8.000-9.000 urteko datazioa du.[6] Gurtzaren jatorria Indus haraneko kulturara jarraitu daiteke.[7] Eta Jainkoaren "emakumezko" aldearen mirespen zaharrena hinduismoan Rig Veda-ko 10.125 pasartea da, Devi Suktam himnoa bezala ere ezaguna.[8][9][10]

Shaktak Jainkosa hinduismoko Brahman kontzeptuaren parekotzat dute, existentzia guztiko errealitate goren, final eta behin betikoa. Aldi berean, sorkuntza guztiaren jatorria, bere adierazpena, energia animatzaile zein gidatzailea eta amaiera da. V. R. Ramachandra indiar historialariaren arabera, Shaktismoko teologian "Brahman Shakti estatikoa da eta Shakti Brahman dinamikoa."[8][11][12]

Jainkosa nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shaktak Devi (emakumezko jainkosa) forma ezberdinetan ulertzen du, guztiak jainkosa goren baten alde ezberdinak bezala kontuan hartuak.[13][14] Shakta jarraitzaileen Devi forma primarioari ishta-devi deitzen zaio, hauek aukeraturiko Devi-a da.[15] Jainkosaren aukeraketan faktore ugarik parte hartzen dute: familia ohiturak, gune geografikoko praktika ohiturak, guru leinua eta oihartzun pertsonala.[13]

Shaktismoak sinesmen eta praktika ugari barneratzen ditu (animismotik espekulazio filosofikora). Hauen helburua Devi-ren forma eta izaer islatzen duen Shakti-ra sarbidea bilatzea da.

Bi eskola nagusi daude:

- Srikula. Tripura Sundariren familia, nagusia Indiako hegoaldean.[16]

- Kalikula. Kaliren familia, nagusi Indiako iparraldean eta ekialdean.[17][18]

Shakta tenpluak hegoaldeko Asian zehar aurkitzen dira. Izan ere, herri eta gune geografiko ugari Devi-en forma ezberdinen ondoren izendatu dira.[19]

Erromesaldi gune nagusiak Shaktismoan Shakti Peethas edo "Devi-ren eserlekuak" deitzen dira. Eserleku kantitatea aldatzen delarik tenplu batetik bestera, lau eta berrogeita hamaika artean.[12][20][21]

Shaktek Hindu jaialdi nagusiak ospatzen dituzte, tenplu, jainko eta leku espezifikoak betetze ugariz gain. Gertakizun garrantzitsuenetako batzuk:[19]

  • Navratri (Bederatzi Gauen Jaialdia). Shakta jaialdi nagusiena da; Sharad Navratri bezala ezaguna, jaialdia bederatzigarren hindu hilabetean (Sharad) ospatzen delako, egutegi gregorianoko irailean edo urrian. Jaialdi honek Devi-ren Navadurga forma ospatzen du.[22][23][24]
  • Vasant Panchami. Saraswati Puja ere deitua.[25][26]
  • Diwali.
  • Meenakshi Kalyanam.
  • Ambubachi Mela.

Shaktismoa eta hinduismoaren beste tradizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shaktismo superstiziosoa izateagatik gutxietsi da, erlijiotzat hartu ezin den magia beltzez beteriko praktika edo sinesmena.[27][28] Hori dela eta, tantra praktikak isilpekoak, sekretuak eta kritikatuak izan dira. Kasu askotan, adituen esanetan, ikusleen ezagutza falta, gaizki ulertu eta aurreiritzien ondorioz, Shakten eskrupulu gabeko praktikek ere eragina izan dutelarik. Horregatik, gaur egun hindu askok Tantraren historia eta honek haien tradizioarekin izan dezakeen harremana dudan jartzen dute.[28][29]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Klostermaier, Klaus K.. (2007). A survey of Hinduism. (3rd ed. argitaraldia) State University of New York Press ISBN 978-1-4356-1670-7. PMC 190680703. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  2. Flood, Gavin D.. (1996). An introduction to Hinduism. Cambridge University Press ISBN 0-521-43304-5. PMC 50516193. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  3. Encyclopedia of love in world religions. ABC-CLIO 2008 ISBN 978-1-85109-981-8. PMC 191702026. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  4. (Ingelesez) «Shaktism | Hindu sect | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  5. Religions of the world : a comprehensive encyclopedia of beliefs and practices. (Second edition. argitaraldia) ABC-CLIO 2010 ISBN 978-1-59884-204-3. PMC 711782366. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  6. (Ingelesez) Kenoyer, J. M.; Clark, J. D.; Pal, J. N.; Sharma, G. R.. (1983-07). «An upper palaeolithic shrine in India?» Antiquity 57 (220): 88–94.  doi:10.1017/S0003598X00055253. ISSN 0003-598X. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  7. Singh, Akhileshwar (2018). Goddess Durga: Origin, iconography and mythology. Internat. J. Appl. Soc. Sci., 5 (5) : 627-632.
  8. a b McDaniel, June. (2004). Offering flowers, feeding skulls : popular goddess worship in West Bengal. Oxford University Press ISBN 1-4237-5659-2. PMC 64685459. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  9. The Devī Gītā : the song of the Goddess ; a translation, annotation, and commentary. State University of New York Press 1998 ISBN 0-585-05977-2. PMC 42855357. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  10. «Rig Veda: Rig-Veda, Book 10: HYMN CXXV. Vāk.» sacred-texts.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  11. (Ingelesez) Dikshitar, V. R. Ramachandra. (2021-12-04). The Lalita Cult. M. Banarsidass Publ. ISBN 978-81-208-1498-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  12. a b Bhattacharyya, N. N.. (1996). History of the Śākta religion. (2nd rev. ed. argitaraldia) Munshiram Manoharlal Publishers ISBN 81-215-0713-8. PMC 35741883. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  13. a b Kinsley, David R.. (1998). Hindu goddesses : visions of the divine feminine in the Hindu religious tradition. Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0394-9. PMC 898639207. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  14. Devimahatmyam : in praise of the goddess. Motilal Banarsidass 2006 ISBN 81-208-2953-0. PMC 150306759. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  15. Goddesses in world culture. Volume1, Asia and Africa. Praeger 2011 ISBN 978-0-313-35466-3. PMC 694739132. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  16. Brooks, Douglas Renfrew. (1992). Auspicious wisdom : the texts and traditions of Śrīvidyā Śākta tantrism in south India. State University of New York Press ISBN 0-585-06719-8. PMC 42636633. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  17. Subramuniya, Master. (2002). Merging with Śiva : Hinduism's contemporary metaphysics. (2nd ed. argitaraldia) Himalayan Academy ISBN 0-945497-99-7. PMC 53870474. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  18. McDaniel, June. (2004). Offering flowers, feeding skulls : popular goddess worship in West Bengal. Oxford University Press ISBN 1-4237-5659-2. PMC 64685459. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  19. a b (Ingelesez) Pattanaik, Devdutt. (2000). Devi, the Mother-Goddess: An Introduction. Vakils, Feffer, and Simons Limited ISBN 978-81-87111-45-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  20. Fuller, C. J.. (2018). The camphor flame : popular Hinduism and society in India. (Revised and expanded edition. argitaraldia) ISBN 978-0-691-18641-2. PMC 1041853360. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  21. Vanamali. (2008). Shakti : realm of the Divine Mother. ISBN 978-1-86377-785-1. PMC 930282310. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  22. Fuller, C. J.. (2018). The camphor flame : popular Hinduism and society in India. (Revised and expanded edition. argitaraldia) ISBN 978-0-691-18641-2. PMC 1041853360. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  23. (Ingelesez) «Navratri | Description, Importance, Goddess, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  24. Lochtefeld, James G.. (2002). The illustrated encyclopedia of Hinduism. (1st ed. argitaraldia) Rosen ISBN 0-8239-2287-1. PMC 41612317. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  25. Roy, Christian. (2005). Traditional festivals : a multicultural encyclopedia. ABC-CLIO ISBN 1-57607-089-1. PMC 59224024. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  26. Lall, R. Manohar. (2004). Among the Hindus : a study of Hindu festivals. Asian Educational Services ISBN 81-206-1822-X. PMC 57236478. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  27. Urban, Hugh B.. (2003). Tantra : sex, secrecy politics, and power in the study of religions. University of California Press ISBN 978-0-520-93689-8. PMC 56028449. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  28. a b White, David Gordon. (2003). Kiss of the yoginī : "Tantric sex" in its South Asian contexts. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-02783-8. PMC 842264882. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  29. Urban, Hugh. (1997). «Elitism and Esotericism: Strategies of Secrecy and Power in South Indian Tantra and French Freemasonry» Numen 44 (1): 1–38.  doi:10.1163/1568527972629894. ISSN 0029-5973. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]