Shaaré Tikva sinagoga
Shaaré Tikva sinagoga | |
---|---|
Sinagoga Shaaré Tikva | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Santo António |
Koordenatuak | 38°43′13″N 9°09′12″W / 38.7203°N 9.1532°W |
Arkitektura | |
Estiloa | Byzantine Revival architecture (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Rua Alexandre Herculano 59; 1250 Lisboa |
Shaaré Tikva sinagoga (portugesez: Sinagoga Shaaré Tikva euskaraz: «Itxaropenaren Ateak sinagoga» ) Lisboako sinagoga da. XV. mendearen ondoren Portugalen eraiki zen lehenengo sinagoga da; bitarte luze horretan juduen erlijioa debekatuta egon zen. 1904an inauguratu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juduen presentzia Lisboan Erdi Arotik ezagutzen da. Komunitate hau kolpe latza ezagutu zuen 1497an; urte horretan, Manuel I.a Portugalgoak Portugalgo guztiak ixteko agindua eman baitzuen eta juduek kristauak bihurtzen ez baziren kanpora joan behar zuten. Agindu hori hobeto ezartzeko 1536tik aurrera Inkisizio portugaldarra sortu zen.
1897an, ordea, Lisboako sinagoga nagusia sortzeko batzorde bat antolatu zen. Proiektua Miguel Ventura Terra arkitektoaren eskuetan jarri zen eta lanak 1902an hasi ziren. Dena dela, garaiko legediak katolikoak ez ziren tenpluek ezin zuten kalera eman zuzenean; horregatik sinagoga barruko patio batera ireki zen. 1904an inauguratu zen.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektonikoki eraikin bizantziarren imitazioa da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kaleko ikuspegia.
-
Barruko ikuspegi orokorra.