Edukira joan

Severino Zuazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Severino Zuazo
Bizitza
JaiotzaBilbo1889ko maiatzaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1980ko uztailaren 20a (91 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1908 / 1914
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Severino Zuazo Ugalde (Bilbo, 1889ko maiatzaren 19a - 1980ko uztailaren 20a) Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena. Secundino Zuazo arkitektoaren anaia izan zen.[1]

Severino 1908ko abenduaren 6an debuta egin zuen Club Ciclista San Sebastiánen aurkako lagunarteko partida batean. 1911n Errege Kopako jokalaririk nabarmenetariko bat izan zen, bi gol erdietsiz. 1913ko abuztuaren 21ean, San Mames futbol zelaia inauguratu zuen Racing de Irúnen aurkako partida jokatu zuen. Erdialdetik lehen pasea egin zuen lehena ere bazen.[2][3]

1914ko urtarrilaren 18an San Mamesen hat-trick lortu zuen bigarren futbolaria izan zen, Irun Sportingen kontrako Iparraldeko Txapelketaren partida horretan Félix Zubizarretak bost gol egin baitzuen. 1914ko maiatzean Errege Kopa lortzeko ezinbestekoa izan zen, txapelketan bost gol (horietatik bi Bartzelonako Fútbol Club Españaren aurkako finalean) lortu baitzuen.[4]

Hil zenean, Athletic Clubeko bazkiderik zaharrena zen.

Kluba Urtea(k)
Athletic Club 1908-1914

Eskualdeko Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapeleketa Kluba Urtea
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1914
Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1910
Errege Kopa Athletic Club 1911
Errege Kopa Athletic Club 1914

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Hemeroteca» ABC: 113. 1973-7-3.
  2. (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS Racing Irun 21/8/1913. .
  3. (Gaztelaniaz) FIFA. Athletic de Bilbao, el Club de los ‘Leones'. .
  4. (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS España FC 10/5/1914. .