Sesostris III.a
Sesostris III.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 1872 - K.a. 1853 ← Sesostris II.a - Amenemhat III.a ⊟ | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XX. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Inperio Ertaina | ||
Heriotza | K.a. 1842 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Pyramid of Senusret III (en) | ||
Familia | |||
Aita | Sesostris II.a | ||
Ama | Khenemetneferhedjet I | ||
Ezkontidea(k) | Meretseger (en) Neferthenut (en) Khenemetneferhedjet II (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Jakaura Senusert, Senusert III.a edo Sesostris III.a, Egiptoko XII. dinastiako bosgarren faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian. K.a. 1872tik K.a. 1853 edo K.a. 1852 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.
Jakaura bezala aipatzen da Abidoseko Errege Zerrendan, eta Jakara Saqqarakoan. Turingo Errege Kanonaren arabera, 30 urteko erregealdia izango zuen. Manetonen epitomeetan aipatutako Sesostrisek, 48 urteko erregealdia izango zuen, Julio Sexto Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera Sinzelo fraidearen bertsioan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sesostris II.a faraoia eta Uereten semea izan zen. Inperio Ertaineko erregerik nabarmenena da.
Bere erregealdian, berrantolakuntza administratibo sakon bat egin zen, tokiko boteredunek ezarritako sistema deszentralizatua ezabatu eta botere osoa berriz faraoiak berreskuratuz. Bere erresumako gremio edo uaretak berrantolatu zituen.
« | burokrazia eraginkor eta kultu bat sortzeko erregearen ahalegin bat da, eskriba eskoletatik pasa diren klase ertaineko gizonen artean bildua. | » |
Presedo Velo
Kush (Nubia) konkistatu eta domeinatu zuen, bere erregealdiaren amaieran, probintzia bihurtu zuena, zenbait eskualdetan matxinadak desegin zituen eta Erregearen Harresiak indartu zituen, defentsa solido eta sendo bat ematen zuten erresumaren mugetan zeuden gotorlekuak. Siquemeko herriaren aurka ere borrokatu zuen.
« | Nik, nire muga, ibaia, nire aitak baino gorago igoz ezarri nuen. Hitzegin bakarrik ez, baizik eta egin egiten duen errege bat naiz. Gerrako harrapakin bezala, Nubiako emakumeak eraman nituen. Euren urak edan nituen. Euren zezenak hil nituen. Euren laboreak erauzi eta erre nituen. | » |
Mugako estela Semnan.
Lurperaketa ohiturei dagokienez, aldaketa garrantzitsuak daude, zurezko eskulturen agerpena, eta erritual zabal eta Sarkofagoetako Testuak deritzen zerraldoetan idatzitako beste hil testu batzuen gehiegizko ohitura. Jada, ez dira nomoetako funtzionario altuentzako kapera eta hilobi hipogeo handiak eraikitzen.
Bere garaiko lekukotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sesostrisek, Dahshurren, piramide bat eraikiarazi zuen, adobe eta harlanduzko blokezko estalduraz eraikia, oinarrian 78 metroko aldea eta 105 metroko garaierarekin, ondoko zazpi piramide eta tenplu batekin. Bere seme eta ondorengo izan zen Amenemhat III.ak amaitu zituen kanalizazio lan handiak hasi zituen, Egipto hobetzeko sustatu nahi izan zituen beste hobekuntza askoren artean.
Eraikin hondarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Qantirretik gertu aurkitutako ateburuko harrizko blokeak. (Habachi)
Estatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sesostris, estatua ugaritan irudikatua izan zen, hauen hondarrak, museo ezberdinetan zaintzen direlarik: Kairoko Egiptoar Museoa, British Museum, Louvre, Munich...
Idazkunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sesostris, honako hauetan aipatzen da:
- Idazkunak, Abidoseko hirian, tenplu batean eta hilobi batean (Wegner)
- Tenpluaren eraikina Medamuden (Bisson de la Roque/Clère)
- Palestina eta Nubiaren aurkako ekintza militar bat aipatzen duen estela (Baines)
- Seheletik gertuko idazkunak harrian, kanal baten zulatzea kontatzen duena (de Morgan)
- Zigilu zilindrikoa Haragehko 602 hilobian (Petrie Museoa)
Aurrekoa Sesostris II.a |
Egiptoko faraoia XII. dinastia |
Ondorengoa Amenemhat III.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sesostris III.a |