Serviar Harresiak
Serviar Harresiak (latinez Murus Servii Tullii) K.a. IV. mendearen hasieran Erroma hiriaren inguruan eraikitako hesi defentsibo bat ziren. Harresiek 3,6 metroko zabalera eta 11 kilometro inguruko luzera zuten, dozena bat ate baino gehiagorekin.
Izenak Erromako errege izan zen Servio Tulio omentzen du. Trazatuak K.a. VI. mendean egina dirudien arren, gaur egun kontserbatzen diren hondarrak Erromatar Errepublikaren azken aldikoak dira, italiar penintsularen lehen galiar inbasioan gertaturiko Aliako guduaren ondorengo Erromaren arpilaketaren ondoren prebentzio bezala. Galiarrek, dirudienez, sarrera erraza izan zuten herrirantz, ziuraski etruriarrek, mantentzen zituzten defentsak desegitera behartu zituztelako.
Egitura eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harresiak toba bolkanikozko bloke handiekin eraiki ziren. Zatiren batzuk lubaki sakon bat zuten defentsa handitzeko. Iparraldeko zatian lurrezko arrapal defentsiboekin konbinatzen zen, harresiaren sendoera handitzea, eta, defendatzaileei, barnealdean eraso oro kanporatzeko plataforma bat izatea ahalbidetzen ziena. Multzoak arma defentsibo garrantzitsuak zituen, katapultak horien artean.
Harresiak nahiko oztopo izan ziren Hanibalen eraso bikaina kanporatzeko K.a. 211n Bigarren Gerra Punikoan. Harresia ia erabat berdin mantendu zen Errepublikaren amaieran eta Inperioaren hasieran, ondoren, Augustok hiria honen hazkuntzaren ondoren banatu zuen barruti ezberdinak hartzeko handitua izateko.
Dena den, Inperioaren hedadura eta hiriaren segurtasunarekin, mugak Mediterraneo osoan zehar hedatzen baitziren, harresiek euren erabilgarritasuna galdu zuten. Honek, Erromaren lurralde hazkuntza nabarmenarekin batera, eragin bezala, harresietako batzuk auzo berrietara sartzea ahalbidetzeko deseginak izatea izan zuen. III. mendean hiria tribu barbaroek eraso zutenean Aureliano enperadoreak hiria harresi berri batzuekin babestu behar izan zuen.
Serviar harresien zatiren batzuk Erromako zenbait tokitan ikus daitezke. Hobekien kontserbatuak eta handienak diren zatiak Termini geltokian eta Aventino muinoan daude.
Serviar harresien ateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uneren baten Serviar Harresietan existitu zirela uste den ateak, erloju orratzen zentzuan honakoak dira:
- Porta Flumentana – Via Aureliatik Erroma zeharkatzen zuen Tiber zeharkatu ondoren..
- Porta Carmentalis – Kapitolino muinoaren mendebaldeko zatian.
- Porta Fontinalis – Kapitolino muinoaren iparraldetik Marteren Zelaian zehar Via Latan zehar zihoan.
- Porta Sanqualis – Quirinalen.
- Porta Salutaris – Quirinalen.
- Porta Quirinalis – Quirinalen.
- Porta Collina – iparraldereneko atea, Quirinalean, Via Salariatik. Hemen kanpatu zuen Anibalek K.a. 211ko hiriaren setioan.
- Porta Viminalis – Viminalen. Hau da Termini geltokitik ikus daitekeen eta kontserbatzen den zatia.
- Porta Esquilina – Esquilinon, oraindik ikusgai, beranduago Galieno enperadorean arkua eraki zen tokian, Via Labicana, Via Praenestina eta Via Tiburtinarantz ematen du.
- Porta Querquetulana – Via Tusculanarantz doa.
- Porta Caelimontana – ate hau Publius Cornelius Dolabellaren arkuagatik mantentzen da, K.a. 10ean berreraikia izan zena
- Porta Capena – Via Apia Erroma Italia hegoalderanzko bidean Via Latinagandik banandu ondoren uzten zuen atea.
- Porta Naevia – Aventino muinoan, Via Ardeatinarantz zihoan.
- Porta Raudusculana – hegoalderantz zihoan, Tiber ibaia eta Via Ostiensisean zehar.
- Porta Lavernalis – Vía Ostiensisera elkartua.
- Porta Trigemina – ate hirukoitz bat Foro Boariotik gertu. Honek ere Via Ostiensisera daroa.