Edukira joan

Sergio Gómez Martín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergio Gómez (2000an jaioa)» orritik birbideratua)
Sergio Gómez Martín

Bizitza
JaiotzaBadalona2000ko irailaren 4a (24 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bartzelona Futbol Kluba /
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Altuera1,71 metro

Twitter: sergiogm_10 Instagram: sergiogm_10 UEFA: 250101274 Edit the value on Wikidata

Sergio Gómez Martín (Badalona, Katalunia, 2000ko irailaren 4a) kataluniar futbol jokalari profesionala da. Espainiako LaLiga EA Sportseko Real Sociedad taldean jokatzen du gaur egun. Atzelari edo erdilari gisa jokatzen du.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona Futbol Kluba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badalonan, Bartzelona probintzian jaioa, 2010ean hasi zen Bartzelona Futbol Klubeko behe-kategorietan jokatzen, CF Trajana-PB Sant Just talde apalean, Badalona FC-ean eta RCD Espanyolen harrobietan jokatu ostean. Bere debut profesionala 2018ko urtarrilaren 6an iritsi zen, Bigarren Mailako neurketa batean Real Zaragozaren aurka Abel Ruiz aurrelaria ordezkatu zuenean. Bana bukatu zen norgehiagoka.

Borussia Dortmund

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde kataluniarrean lehen taldera igotzeko zailtasunak tarteko, atzerrian zortea bilatzeari ekin zion Sergiok 2018ko urtarrilaren 30ean Bundesligako Borussia Dortmund taldera helduz. Hasiera batean 19 urtez azpiko talderako fitxatu bazuten ere, apirilaren 8an VfB Sttutgart taldearen aurkako neurketan debuta egin zuen lehen taldearekin, 3-0-eko garaipen erosoan.

Ondorengo bi denboraldietan, SD Huesca talde espainiarrak eduki zuen jokalaria, talde alemaniarrak utzita. Lehen denboraldia Bigarren Mailan jokatu zuen, eta bigarrena, igoera lortu ondoren, Lehen Mailan. Bi urte haietan ospea irabazi zuen Sergiok Espainia mailan bere egite onagatik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.