Edukira joan

Semeru

Koordenatuak: 8°06′00″S 112°55′00″E / 8.1°S 112.9167°E / -8.1; 112.9167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Semeru
Datu orokorrak
Garaiera3.676 m
Prominentzia3.676 m
MotaGeruza-sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak8°06′00″S 112°55′00″E / 8.1°S 112.9167°E / -8.1; 112.9167
MendikateaTengger massif (en) Itzuli
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Ekialdeko Java
ErregentziaMalang
Babestutako-eremuaBromo Tengger Semeru National Park (en) Itzuli
Leku geografikoaJava
Mendizaletasuna
Geologia
Material nagusiaAndesita
Semeru, 2004ko uztaila

Semeru (indonesiera: Gunung Semeru), Javan (Indonesia) dagoen sumendia da. Java uharteko mendirik altuena da. Estratosumendi horri Mahameru ere esaten zaio, Mendi Handia esan nahi duena. Hindu-budisten mendi mitikotik datorkio izena: Meru edo Sumeru, jainkoen bizilekutik.

Ekialdeko Javaren kostaldeko planoen gainean dago, gailur handi bat duela. Kraterraren gailurrean lerro baten bidez eratutako kraterraren aintzira ikus daiteke. Semeru Tengger-eko Konplexu Bolkanikoaren hegoaldeko muturrean dago.

Erupzio-historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semeruren erupzio-historia nahiko zabala da. 1818tik 55 aldiz sartu da erupzioan (horietatik 10etan heriotzak eragin ditu), laba-ibaiekin eta piroklastoekin. Semeruk izan dituen erupzio guztiak jaso eta sailkatu dira.

Semeru etengabe erupzio egoeran egon da 1967tik gaur arte. Erupzio txiki horiek 20 minutu inguru irauten dute.[1]

Semerua turistek eskalatu ohi dute, Ranu Paneko herritik iparralderantz hasita. Aditu ez direnentzat oso arriskutsua izan daiteke hori. Soe hok Gie, 1960ko hamarkadako indonesiar ekintzailea, 1969an hil zen gas pozoitsuak arnasteagatik Semerua eskalatzen ari zela.[2]

2021eko abenduaren 4an urtean bigarren aldiz eztanda egin zuen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.abc.net.au/news/stories/2009/03/06/2509895.htm?section=justin for March 2009 eruption
  2. Birth of Soe Hok Gie. Viva News 17 de diciembre de 2008.
  3. (Ingelesez) BASOEKI, AGOES. (2021-12-04). «Indonesia's volcano spews ash, gas, killing 1, dozens hurt» San Francisco Chronicle (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]