Selma Rıza Feraceli
Selma Rıza Feraceli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Istanbul, 1872ko otsailaren 5a |
Herrialdea | Turkia |
Heriotza | Istanbul, 1931ko urriaren 5a (59 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta eleberrigilea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Committee of Union and Progress (en) |
Selma Riza, baita ere Selma Riza Feraceli, (Istanbul, 1872ko otsailaren 5a - Ibidem, 1931ko urriaren 5a) Turkiako lehen emakume kazetaria izan zen. Halaber, herrialdeko lehen eleberrigileetako bat ere izan zen. Hil ondoren, senideek Feraceli abizena hartu zuten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1872ko otsailaren 5ean jaio zen. Aita, Austria-Hungariako Otomandar Inperioko diplomazialari bat zen, eta ama, Naile, islamismora bihurtutako austriar bat. 1892an, hogei urte besterik ez zituela, Uhuvvet ("Adiskidetasuna") izenburuko eleberria idatzi zuen; 1999 arte argitaratu gabe gelditu zen. Istanbulen irakasle pribatuekin hezi ondoren, 1898an Parisera joan zen bere anaia nagusi Ahmet Rusarekin elkartzeko; Ahmet Turkiar Gazteak (CUP) mugimenduko kide zen.[1] Sorbonako Unibertsitatean ikasi zuen eta mugimendu berean afiliatu zen; emakume bakarra zen bertan. Parisen ere CUPeko bi egunkarietan idatzi zuen: Mechveret Supplément Français, frantsesez, eta Şura'i Himmet turkieraz.[2]
1908an Istanbulera itzuli zen. Han ere bi egunkarietan idatzi zuen: Hanımlara Mahsus Gazete ("Emakumeentzako egunkaria") eta Kadınlar Dünyası ("Emakumeen mundua"). 1908tik 1913 arte Turkiar Ilargi Erdi Gorrian idazkari nagusia izan zen. Otomandar Inperioaren azken urteetan, lan handia egin zuen Sultan Adileren jauregia, Istanbulgo errege-jauregia, neskentzako eskola bihurtzeko. Anaiaren laguntzarekin arrakasta izan zuen eta jauregia Kandilli High School for Girls bezala erabili zen 1986 arte; urte horretam partzialki erre zen eraikina.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20180411061712/http://www.kadinhareketidernegi.org.tr/icerik.php?sayfa=13
- ↑ http://www.istanbulkadinmuzesi.org/en/selma-riza-feraceli
- ↑ https://web.archive.org/web/20190331073358/http://www.tr.writersofturkey.net/index.php?title=Selma_Rıza
- ↑ https://web.archive.org/web/20160828123533/http://www.enerjiforumu.com/gorseller/forumlar/Adile_Sultan_Sarayi.pdf
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1872ko jaiotzak
- 1931ko heriotzak
- Emakume kazetariak
- Turkierazko idazleak
- Turkiako kazetariak
- Turkiako eleberrigileak
- Emakume eleberrigileak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XIX. mendeko kazetariak
- XX. mendeko kazetariak
- Istanbuldarrak
- Istanbulen hildakoak
- Parisko Unibertsitateko ikasleak