Sena eta Marne
Itxura
(«Seine-et-Marne» orritik birbideratua)
Sena eta Marne (77) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Prefetura | Melun |
Prefeta | Vincent Eblé - |
Azpiprefeturak | Fontainebleau Meaux Provins Torcy |
Barrutiak | 5 |
Kantonamenduak | 43 |
Udalerriak | 514 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°36′N 3°00′E / 48.6°N 3°E |
Azalera | 5.915 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1438100 |
Dentsitatea | 243.127,64158918 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Sena eta Marne[1] (frantsesez Seine-et-Marne) Île-de-France eskualdeko departamendua da (77), Sena eta Marne ibaiek zeharkatua. Prefektura Melun hirian dago.
Mugakide ditu Oise Harana, Sena Saint-Denis, Marne Harana eta Essonne mendebaldean, Loiret eta Yonne hegoaldean, Aube eta Marne ekialdean, Aisne eta Oise iparraldean.
Brie nekazaritza eremu oparoa hartzen du departamenduak, Sena ibaitik Marne ibairaino hedatzen dena. Basoek (Armainvillers, Crécy, Jouy) ere eremu garrantzitsua hartzen dute. Laborantza (garia, garagarra, azukre erremolatxa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).