Zuzenki
Itxura
(«Segmentu (geometria)» orritik birbideratua)
Geometrian, zuzenkia A eta B puntuen artean dagoen zuzenaren zatia da, bitarteko puntu guztiak hartzen dituena. A eta B puntuak muturtzat dituen zuzenkia honela adierazten da:
[A,B] zuzenkiaren luzera edo distantzia honela adierazten da:
A eta B puntuak kurba batean kokatzen dira, zuzenkia korda bat dela esaten da. Puntuak poligono baten ondoz ondoko erpinak badira, zuzenkia poligonoaren alde edo ertz bat dela esaten da. Poligonoko bi erpinak ondoz ondokoak ez badira, zuzenkia diagonal bat dela esaten da.