Sebka
Itxura
Sebka arkitektura arloan, apaingarri elementu bat da; enkoadraketa zeiharra duen sare bat da, erronboide figurak oinarri hartuta, hormak, arkuak, zokaloak edo beste arkitektura elementu bat estaltzen du eta batez ere Islamdar artean erabiltzen da. Orokorrean adreiluz edo zeramikazko piezaz osatua dago, formak lobulatuak edo mistilineoak sortuz eta gehienetan panelak eratuz egiten dira.
Apaingarri mota hau Almohade dinastia garaian sortu eta hedatu zen, eta Nazari artean eta kristau mudejar artean ere erabili izan zen.