Edukira joan

Schwannen zelula

Wikipedia, Entziklopedia askea

Schwannen zelulak Nerbio Sistema Periferikoko glia zelulak dira. Enbrioiaren gandor neuralean sortzen dira, eta neuronaren ondoan egoten dira enbrioiaren hazkuntzak eta garapenak irauten duen bitartean. Neuronen axoiak estaltzen dituzte, mielinazko leka isolatzaile bat sortuz.

Schwannen zelula

Axoiaren diametroaren arabera, Schwannen zelulek egitura ezberdina garatzen dute. Diametro txikiko axoi neuronalei lagunduz, zelula hauek mielinarik gabekoak izaten dira, eta hainbat axoi eduki ditzakete

Aldiz, diametro handiagoko axoiak, mielinadun zelulez estaliak izaten dira. Axoien luzera osoan zehar, mielinarik gabeko zati biribilak daude. Itxuraz, bi Schwannen zelulen arteko mugarekin bat egiten dute mielinarik gabeko zati hauek, Ranvierren nodoak izenekoak. Mielina, Schwannen zelulen mintzaren geruza konzentrikoz osaturik dago eta espiral eran inguratzen dute neuronaren axoia.

Zelula hauek, mielinaren bidez, isolatzaile elektriko bezala funtzionatzen dute. Axoia biltzen duen islatzaile honek, igarotzen duen bulkada elektrikoak intentsitaterik ez galtzea eragiten du, gidatze jauzkaria izenekoa gertatzea erraztuz. Zelula hauek, honetaz gain, axoien haztea gidatzean eta lesioen sendapenean laguntzen dute (axonotmesian eta neurapraxian, baina ez neurotmesian)

Ornodun animalien nerbio sistemak, mielina "leka" hauen beharra du, axoien kapazitantzia jaisteko modu bezala, horrela, nerbio bulkada arinago bat lortuz, bere diametroan gehitu beharrik gabe. Mycobacterium leprae legenarraren bakterioaren zelula gogokoenetako bat da. Neuronaren mielinagabetzeak, Nerbio Sistema Zentralari eragiten dioten gaixotasunak sortzen ditu: Esklerosi anizkoitza, adibidez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]