Scheldeprijs
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1907 | ||
Ekitaldi kopurua | 112 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Api) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Belgika | ||
Lekua | Anberesko probintzia | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 1.1 (1999-2004) 1.HC (2005-2019) 1.Pro (2020-) | ||
Zirkuitua | UCI ProSeries | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Tim Merlier | ||
Garaipen gehien lortu duena | Marcel Kittel (5 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Scheldeprijs egun bakarreko txirrindularitza lasterketa klasiko bat da, Flandrian jokatzen dena. 2009 arte Scheldeprijs Vlaanderen izenarekin zen ezaguna.
111 ediziotan 78 aldiz irabazi dute Belgikako txirrindulariek. Marcel Kittel alemaniarrak garaipenen errekorra dauka, bost ediziorekin, eta, horrez gain, jarraian lortutako garaipen kopuru handiena lortu zuen (2012tik 2014ra). Johan Museeuw "Flandriako lehoia", flandesen lasterketetan aditua bazen ere, ez zuen inoiz irabazi Scheldeprijs Vlaanderen lasterketa. Hala ere, 2004ko edizioaren ondoren amaitu zuen bere kirol-ibilbidea.
Errepide lauetan lehiatuta, lasterketa askotan esprint batekin amaitzen da. Ibilbideak tarte batzuetan galtzadarrizko zola dago.
2021az geroztik, proba honek emakumezko bertsioa du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen edizioa 1907ko uztailaren 8an izan zen, Flandriako antzinakoena egiten duena (hala ere, 1913an sortutako Flandriako Tourra askoz entzutetsuagoa da gaur egun). Lehenbiziko urteetan, irteera zein helmuga Anberesen kokatzen ziren eta lasterketa orain suntsituta dagoen Zurenborg belodromoan amaitzen zen. Ondorengo urteetan, irteera Merksem eta gero Deurne herrietan, Anberesko auzo batean, izan zen. 1996. urtetik aurrera, lasterketa hiriaren erdigunetik, Anberesko Grote Markt plaza handitik, hasten da. Gaur egun, Paris-Roubaixen aurreko asteazkenean jokatzen da eta helmuga Schoten hirian dago (Anberesko probintzia), non tropelak 15 km-ko zirkuitu bati hiru itzuli egiten dizkion.
2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik, UCI Europe Tourraren parte izan da, 1.HC kategorian (zirkuitu hauen kategoria gorena). 2020an sortu berria zen UCI ProSeries kategorian sartu zuten, 1.Pro mailan.[1]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak:
- 1985eko edizioan, Marc Sergeant hirugarren sailkatu zen, baina emaitza deuseztatua izan zen.[4]
- 1993ko edizioan, Wilfried Nelissen bigarren sailkatu zen, baina deskalifikatua izan zen.[4]
Palmaresa herrialdeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Garaipenak | Azken garailea |
---|---|---|
Jasper Philipsen 2023an | ||
Fabio Jakobsen 2019an | ||
Marcel Kittel 2017an | ||
Alessandro Petacchi 2009an | ||
Mark Cavendish en 2011n | ||
Caleb Ewan 2020an | ||
Alexander Kristoff 2022an | ||
Maurice Léturgie 1907an | ||
Tyler Farrar 2010ean |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ UCI unveils 2020 ProSeries calendar
- _dopeology.org._2-0">↑ (en) Wijnants positive, dopeology.org.
- ↑ _memoire-du-cyclisme.eu._3-0">a _memoire-du-cyclisme.eu._3-1">b (en) Mémoire du cyclisme, memoire-du-cyclisme.eu.
- ↑ a b Txantiloi:Cita web