Satyagraha
Satyāgraha (sanskritoz, : सत्याग्रह; satya: "egia", āgraha: "eutsi"; egiari eustea beraz) indarkeria ezaren eta erresistentzia zibilaren modu bat da Indian Mahatma Gandhik garatua printzipio politiko eta filosofiko gisa.[1] Satyagraha egiten duenaro satyagrahi esaten zaio.
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Satyagraha terminoa Mahatma Gandhik (1869-1948) asmatu eta garatu zuen, eta praktikatu ere bai Indiako independentzia-mugimenduan, baita Hego Afrikan indiarren eskubideen alde egindako borroketan ere.
Terminoaren definizioa hau egin zuen publiko Gandhik, bereziki ordura arte asko erabiltzen zen "erresistentzia pasibo" terminoa arbuiatuz bide batez:[1]
« | Satya egiak bere barnean maitasuna ere badu, eta eustea (agraha), tinkotasuna, indartsu izatearen sinonimoa da. Beraz, indiarron mugimenduari Satyagraha deituko diot aurrerantzean, esan nahi baita Indarra, oinarritua Egian eta Maitasunean edo indarkeriaren ezean. | » |
Mahatma Gandhi |
Britainiar inperialismoaren kontrako tresna eraginkor bat izan ondoren, Satyagraharen teoriak eragina izan zuen Martin Luther King Jr. eta James Bevelen kanpainetan, Estatu Batuetako Eskubide Zibilen Mugimenduan, eta baita Nelson Mandelak Hego Afrikako apartheidaren aurka egindako borrokan, eta gizarte-justizia helburu duten beste mugimendu askotan.[2]
Printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gandhik borroka politiko latzetan erabiltzeko taktika gisa erabili zuen, baina baita ere irudikatu zuen injustizia eta mina unibertsalki borrokatu eta gainditzeko tresna gisa.
Gandhik printzipio hauei jarraitzeko eskatu zuen satyagrahi izan nahi zutenei:[3]
- Indarkeriarik eza (ahimsa)
- Egia – horrek zintzotasuna barne hartzen du, baina harago doa egiazkoaren arabera eta debozioan bizitzea esan nahi du.
- Ez lapurtu.
- Jabegorik ez (baina ez da ulertu behar pobrezia esan nahi balu bezala).
- Eskulana, edo nork bere lanarekin irabazitako bizibidea.
- Nahien kontrola.
- Beldurrik eza.
- Errespetu bera erlijio guztientzat
- Estrategia ekonomikoak, hola nola inportatutako merkantzien boikota (swadeshi)
Beste batean, ondoko arau hauek ere "Indiako satyagrahi bakoitzarentzat funtsezkoak" zirela esan zuen:[4]
- Jainkoarengan fede bizia izan behar du
- Kastitatezko bizitza izan behar du, eta hiltzeko edo bere ondasun guztiak galtzeko prest egon behar du.
- Khadi oihalak ehoten jakin behar du, eta eskulan hori praktikatu.
- Alkoholik eta bestelako intoxikatzailerik ez.
Gandhik erresistentzia-kanpaina batean jarraitu beharreko arau batzuk ere proposatu zituen satyagrahientzat:[5]
- Ez amorrurik garatu.
- Aurkariaren amorrua jasaten jakin.
- Ez egin mendeku-errakziorik jasandako eraso edo zigorren aurka, baina ez ameto egin amorruzko agindu baten aurrean zigorren edo erasoen beldur izateagatik.
- Norberaren atxiloketa edo jabetzen konfiskazioa borondatez onartu.
- Jabego baten administratzailea bazara, defenda ezazu konfiskazioa (indarkeriarik gabe) zure bizitzarekin.
- Ez egin biraorik.
- Ez iraindu aurkaria.
- Ez agurtu edo iraindu zure aurkariaren edo aurkariaren buruzagien banderarik.
- Norbait aurkaria iraintzen edo erasotzen saiatzen bada, aurkaria (indarkeriarik gabe) zeure bizitzarekin defendatu.
- Preso bazaude, zintzo jokatu eta espetxeko arauak (zeure buruari zor diozun errespetuaren kontrakoak direnak izan ezik).
- Preso bazaude, ez eskatu tratu berezirik.
- Preso bazaude, ez gose grebarik egin, horrekin lortuko zenukeenarekin berdintsu jarrai bazenezake, hau da, kalte fisikorik gabe edo norberaren errespetua galdu gabe-
- Pozik bete desobedientzia zibileko buruzagien aginduak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Satyagraha» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-18 data duen 1196785525 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b (Ingelesez) English, Jonathan. (2020-10-22). «Satyagraha: Gandhi’s Civil Disobedience and Nonviolent Resistance» The Imaginative Conservative (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
- ↑ (Ingelesez) «Satyagraha | Gandhi’s Nonviolent Resistance, Civil Disobedience | Britannica» www.britannica.com 2024-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
- ↑ Gandhi, M.K. Non-violent Resistance (Satyagraha) (1961) p. 37
- ↑ «Qualifications and training of a Satyagrahi | The Voice of Truth | The Selected Works of Mahatma Gandhi» www.mkgandhi.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
- ↑ Gandhi, M.K. “Some Rules of Satyagraha” Young India (Navajivan) 23 February 1930 (The Collected Works of Mahatma Gandhi vol. 48, p. 340)