Sasieszeptizismo
Sasieszeptizismoa (edo seudoeszeptizismoa) eszeptizismo zientifikoaren posizio filosofiko edo zientifikoa dirudien arren, dogmatismo mota bat da.
"Sasieszeptizismo" terminoaren erabilera, kontzeptu baten aurrean "eszeptiko" deklaratu baina baina inolako frogarik ez onartzeko jarrera duteneak deskribatzeko erabiltzen da. Sasieszeptizismo mota honen helburu nagusienetakoak berotze globala, eboluzioa, HIESa, GEOak eta erlijioa dira. Funtsean, ezkutuko negazionismoa da, sasieszeptiko hauek nahita froga errealei uko egitea erabakiten batidute. rational wiki
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendea eta XX.mendearen hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzaren lehen erabileretako bat autoirainketa moduan eman zen 1869ko abuztuaren 31n, Henri-Frédéric Amiel filosofo suitzarrak honela idatzi zuen bere egunkarian:
“Nire sena bat dator Buda eta Schopenhauerren ezkortasunarekin. Zalantza horrek ez nau inoiz alde batera uzten, ezta nire erlijio-grinaren garaian ere. Natura maïa bat da niretzat, eta artista baten begiekin begiratzen diot, nolabait esateko. Nire adimena eszeptikoa da oraindik. Zertan sinesten dut orduan? Ez dakit.Eta zer espero dut? Zaila litzateke esatea. Eromena! Ontasunean sinesten dut, eta espero dut ongia gailentzea. Nire izate ironiko eta desengainatu horren barrenean haur bat ezkutatzen da, izaki garbi, triste eta xume bat, idealean, maitasunean, santutasunean eta zeruko sineskeria guztietan sinesten duena. Mila urte ergel inguru lo dago nire bihotzean, sasieszeptiko bat naiz.” [1]
Laster hartu zuen bere ohiko esanahia, ustezko eszeptiko bati, hasierako zalantzak ziurtasun bihurtzean, gehiegizko segurtasuna leporatzen zaionean. 1908an Henry Louis Menckenek Friedrich Nietzschek David Strauss filosofoari egindako kritikari buruz honakoa idatzi zuen:
Strauss predikari bat izan zen, baina abituari uko egin eta kristautasunaren kritikari bihurtu zen. Asmo onez lan egin zuen, zalantzarik gabe, baina bere agnostizismo harrotu guztiaren emaitza garbia izan zen bere ikasleak, agnostikoen jantzietan, kristauenetan bezain asebete, intoleranteak eta aurreiritziz beteak zirela. Nietzscheren begiak hau ikusi eta bere lehen panfleto txikian, “David Strauss, der Bekenner und der Schriftsteller” ("David Strauss, aitorle eta idazlea), Straussen sasieszeptizismo burgesaren aurka oldartu zen modurik basatienean.Hau 1873an izan zen. [2]
Frederick L. Will Illinoiseko Unibertsitateko filosofia irakasleak "sasieszeptizismo" terminoa erabili zuen 1942an. Alasdair MacIntyrek idazten du:
Will ez zen salbuespena izan. Filosofo analitiko gisa hasi zen, hizkuntzaren erabilera desberdinak bereiziz eta behin dagozkion bereizketa linguistikoak nola egin ulertu ondoren, arazo filosofiko tradizional batzuek ez gaituztela kezkatu behar erakusteko . Etsaiak bi ziren: problema faltsu hauek planteatzen dituen filosofo eszeptikoa eta eszeptikoak erantzuna behar duela pentsatzen duen filosofoa. Horrela, "Ba al dago indukzio arazorik?" (Journal of Philosophy, 1942) "jakitearen" bi zentzu bereizi behar dira: artegatasun, sasieszeptizismo eta indukzioaren sasi-arazoak, ez lirateke inoiz agertuko, etorkizunari buruzko baieztapenik ezagutzen ez dugun baieztapenean "ezagutzea" zentzu oso berezian erabiltzen dela argi izanez gero, inola ere ez zentzu arruntean. [3]
John E. Sitter Notre Dameko ingeleseko irakasleak 1977an Alexander Poperi buruzko eztabaida batean erabili zuen terminoa: "Poperen asmoa, uste dut, irakurlearen eszeptizismoa zigortzea dela - 'Zu' guztiz fidatuaren sasi-eszeptizismoa.."
Truzzi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987an, Marcello Truzzik terminoa berpiztu zuen, sinesmen, teoria edo baieztapen jakin batzuk ezeztatu edo ezeztatzeko itxura zientifikoko hizkuntza bat erabiltzen duten, baina, izatez, eszeptizismo zientifiko konbentzionalaren aginduak jarraitzen ez dituzten argudioetarako. Eszeptizismo zientifikoa ideia berriekiko agnostikoa dela defendatu zuen, eta ez duela horiei buruzko baieztapenik egiten, baizik eta frogaren zama asebetetzea itxoiten duela, baliozkotasuna eman aurretik. Sasieszeptizismoak, aldiz, "Hipotesi negatiboak" ( Uste, teoria edo baieztapenen bat objektiboki okerra dela dioten baieztapen teorikoak) inplikatzen ditu, baieztapen teoriko negatibo horiek beharko luketen frogaren zama ase gabe.[4] [5][6][7]
1987an, Eastern Michiganeko Unibertsitatean soziologiako irakasle gisa lanean ari zela, Truzzik Zetetic Scholar (berak sortu zuen) aldizkarian sasieszeptikoen deskribapen hau egin zuen :
Zientzian, frogaren zama baieztatzen duenari dagokio; eta zenbat eta apartekoagoa izan baieztapen bat, orduan eta astunagoa da eskatzen den froga-karga. Benetako eszeptikoak jarrera agnostiko bat hartzen du, baieztapena ezeztatu beharrean frogatua ez dagoela adieraziz. Dioenez, auzi-jartzaileak ez du frogaren zama jasan, eta zientziak errealitatearen mapa kognitiboa eraikitzen jarraitu behar du, aparteko baieztapena "egitate" berri gisa sartu gabe. Benetako eszeptikoak baieztapen bat baieztatzen ez duenez, ez du ezer frogatzeko zamarik. "Ohiko zientziaren" teoria ezarriak beti bezala erabiltzera mugatzen da. Baina kritikari batek baieztatzen badu ezeztatzeko frogak daudela, hipotesi negatiboa duela, -adibidez, ageriko psi emaitza bat lehergailu baten ondorio izan zela esanez-, baieztapen bat egiten ari da eta, beraz, frogaren zama ere jasan beharko du.
Kritikoek zein zientziaren defendatzaileek ikasi behar dute zientziaren esleipena justizia-auzitegietan aurkitzen denaren antzekoagotzat hartzen, inperfektua eta froga- eta ebidentzia-maila desberdinekin. Egia absolutua, justizia absolutua bezala, nekez lor daiteke, horra hurbiltzeko alegin guztiak besterik ezin ditugu egin. [4]
Truzzik ezaugarri hauek esleitzen dizkie sasieszeptikoei:
- Ukapena, zalantza baino ezarri ez denean.
- Moral bikoitza kritikaren aplikazioan.
- Ikertu beharrean, larrutzeko joera.
- Froga edo ebidentzia eskasak aurkeztea.
- Kritikak frogaren zamarik behar ez duela onartzea.
- Oinarririk gabeko kontra-akusazio aurkeztea.
- Froga enpirikoetan oinarritu beharrean egiantzekotasunean oinarritutako kontra-akusazioak aurkeztea.
- Froga ez oso sinesgarriak baieztapen bat erabat baztertzeko arrazoi nahikoa direla iradokitzea.
Benetako eszeptizismoa honela ezaugarritu zuen:
- Zalantza onartzea, baieztapena eta ukapena ezarri ez direnean.
- Jarrera agnostikoa mantentzeko frogaren karga eza.
- Adostasuna, ezarritako ezagutza-corpusak frogatuta dagoen horretan oinarritu behar duela, baina bere izaera osatugabea aitortuz
- Frogak eskatzeko inpartzialtasuna, horien inplikazioa edozein izanda ere
- Froga baten porrotak berez ezer erakusten ez duela onartzea
- Esperimentuen emaitzen etengabeko azterketa, baita akatsak detektatzen direnean ere
Ondorengo Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Richard Kluft psikiatrak sasieszeptizismoak ikerketaren aurrerabidea inhibitu dezakeela adierazi zuen, eta Susan Blackmorek, parapsikologian bere hasierako sinesmena galdu eta 1991n CSICOPeko bekadun bihurtu zenak, beranduago "sasieszeptizismo klase txarrena" izendatu zuena deskribatu zuen:
“Eszeptikoen taldeetako kide batzuek uste dute argi eta garbi badakitela zein den erantzun zuzena ikertu aurretik. Badirudi ez dutela interesik alternatibak aztertzeko, baieztapen ezohikoak ikertzeko edo esperientzia psikikoak edo beren kabuz aldatutako egoerak frogatzeko (Jainkoak ez dezala nahi!), baizik eta beren sinesmen eta kohesio egitura propioa sustatzeko.” [8]
Hugo Anthony Meynellek, Calgaryko Unibertsitateko Erlijio Ikasketen Sailekoak, sasieszeptizismotzat jotzen du "fenomeno paranormalak babesten dituzten froga esanguratsu guztiak engainuen edo gezurren ondorio direla dioen muturreko posizioa".[9]
Truzziren karakterizazioa gehiengoaren iritzien titularrei zuzenduta bazegoen ere, (bere ustez gutxiengoen iritziekiko ezinegonegiak zirenak), terminoa "Eszeptiko" gisa ezaugarritzen diren eta jarrera sasieszeptiko bat hartzen duten jarrera intelektual gutxituen defendatzaileak deskribatzeko erabili da. [10]
Faktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sasieszeptizismoan, bi faktore hauek eragin dezakete: (a) prozesu zientifikoaren ezjakintasuna eta (b) ideologiak bultzatutako arrazonamendua.
Prozesu zientifikoaren ezjakintasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia modernoaren prozesuaren ezjakintasunari dagokionez, sasieszeptizismoari laguntzen dion faktore bat Dunning-Kruger efektua izan daiteke. Efektu hori gertatzen da gai bati buruzko ezjakintasunaren sakontasuna zehaztasunez epaitzeko ezagutza nahikorik ez dagoenean (Kruger eta Dunning, 1999). Kasu horietan, epistemia-mugen gaineko kontzientzia arduratsuak, profesionalen aurkikuntzak kritikatzeko gaitasunean gehiegizko konfiantzara bidera dezake. Dunning-Kruger efektuan harrapatutako sasieszeptikoek zientzia inola ere baztertu nahi ez izatea posible da, baina zientzia modernoaren funtzionamenduari buruz duten ezjakintasunak arazo teknikoak epaitzeko duten gaitasunaren ikuspegi gehiegizkoa izatera eraman ditzake.[11]
Arrazoibide ideologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinesmen ideologikoen eta norberaren identitate kulturalerako garrantzitsuak diren balioen eta zientzia modernoaren aurkikuntzen arteko tentsioak garrantzi handia du sasieszeptizismoan. Negazionismo zientifiko mota guztiek ondorio zientifiko batzuk gaika baliozkotzea dakarte, beste batzuk baztertzen diren bitartean. Zientziak eta teknologiak eragindako mundu moderno batean bizitzeak ezinezkoa egiten baitu zientziaren ukatzaileek disonantzia kognitibo iraunkorrik gabe funtzionatzea. Sasieszeptizismoaren kasuan, senidetasun arraro bat gertatzen da muturreko sinesgarritasunaren eta sinesgogortasun zinikoaren artean, sasieszeptikoek, zientzia onartua ukatzea eta eszeptizismo zientifikoaren autoritatea hartzea nahi baitute. [11][12]
Eszeptisimoa eta Sasiezptizismoa zientzigintza prozesuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eszeptizismo zientifikoa edo eszeptizismo arrazoitua prozesu zientifiko modernoaren funtsezko osagaia da . Izan ere, prozesu zientifikoa, neurri batean, eszeptizismoaren aplikazio metodologikoagatik bereizten da; honen helburua fenomeno naturalak ebidentzia-berme handiagoarekin ulertzea izanik.
Zientzia modernoaren eszeptizismo zientifikoa ikertzaile-komunitate batek aplikatzen du; ez da nahikoa ikerlari batek ondorio zehatz bat babestea, aurkikuntza zientifikoak beste zientzialari batzuek behin eta berriz onartu behar baitituzte (komunitate zientifikoan jarraitzaileak irabazi nahi badituzte).Zientzialariek egiten dutenaren zati bat ondorioak probatu, aztertu eta, justifikatuta dagoenean, errefusatzea da, hauek egonkortzat onartu aurretik. Zentzu horretan, prozesu zientifikoa lehiaketa enpiriko mota bat da.[11]
Sasieszeptizismoa ordea, zeharo desberdina da. Eszeptikoak beste pertsona baten baieztapenetan sinesten ez duela esatera mugatzen den bitartean, sasieszeptikoak berak aurkezten ditu baieztapenak eta hauek beti negatiboak izaten dira. Izan ere, sasieszeptizismoa ez da baieztapen negatiboak egitera mugatzen, ez du egia aurkitzea helburu, baizik eta norbaiten ikerketa ezeztatzea. [12]
Sasieszeptizismoa oso gutxitan ateratzen da argitara adibidez binakako berrikuspen-txostenetan, txosten horiek konfidentzialak direlako, baina ez da gutxitan gertatzen, eta ez da zientziaren adar jakin batera mugatzen: fisikan, matematiketan eta filosofian oso hedatuta dago.
Gainera, sasieszeptizismoa ez da binakako berrikuspeneko txosten konfidentzialetara mugatzen: Unibertsitateko egunkari eta astekarietako iritzi-artikuluetan ere agertzen da, bai eta zientzia-dibulgazioko aldizkarietako artikuluetan ere.
Norbaiten lana larriki gezurtatu dezake, irakurleek autoritateengan konfiantza izaten dutelako eta, beraz, akusazioak egiazkoak direla pentsatuko dutelako. Zientzia modernoaren sasieszeptizismoak egiturazko arazo garrantzitsu bat planteatzen du zientzia modernoaren [12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gale, Robert L.. (2000-02). Warner, Charles Dudley (1829-1900), author and editor. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Mencken, H.L.. (2017-07-12). «Friedrich Nietzsche» Friedrich Nietzsche (Routledge): 3–15. ISBN 978-0-203-79151-6. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Will, Frederick L.. (1942-09-10). «Is There a Problem of Induction?» The Journal of Philosophy 39 (19): 505. doi: . ISSN 0022-362X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ a b «Skeptical Issues In Commentaries On Aristotle’S Posterior Analytics: John Buridan And Albert Of Saxony» Rethinking the History of Skepticism (BRILL): 193–213. 2009-01-01 ISBN 978-90-04-17061-2. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ TRUZZI, M.. (1977-11-04). «Investigating Paranormal Claims» Science 198 (4316): 448–448. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Hanworth, 3rd Viscount, ((David) Stephen (Geoffrey) Pollock) (born 16 Feb. 1946). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Legal & Econ Public Policy Studies, Phoenix Center for Advanced. (2004). «The Truth About Telecommunications Investment After the Telecommunications Act of 1996» SSRN Electronic Journal doi: . ISSN 1556-5068. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Ryan, Adrian. (2018-03-01). «Open Data in Parapsychology: Introducing Psi Open Data» Journal of Parapsychology 82 (1): 65–76. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Fitzherbert, Sir Hugo (Meynell), (3 July 1872–12 Sept. 1934). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ «G. W. Stonier, Mr. Eliot's New Poem, 'New Statesman', September 1940» T.S. Eliot Volume 2 (Routledge): 61–63. 2002-09-11 ISBN 978-0-203-19747-9. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ a b c Torcello, Lawrence. (2016-01). «The Ethics of Belief, Cognition, and Climate Change Pseudoskepticism: Implications for Public Discourse» Topics in Cognitive Science 8 (1): 19–48. doi: . ISSN 1756-8757. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ a b T Marcoen J.T.F. Cabbole ( Tell-Tale Signs of Pseudoskepticism (Bogus Skepticism)∗ Department of Philosophy, Vrije Universiteit Brussel Pleinlaan 2, 1050 Brussels (Belgium). doi:https://philpapers.org/archive/CABTSO-3.pdf