Sasiarkeologia
Sasiarkeologia hitzarekin ohiko arkeologia metodologiaren arabera sortutako hipotesiak dira. Normalean, teoria hauek sasizientzian oinarritutako kontzeptuak erabiltzen dituzten ofizialki onartuak izan ez diren ideiak erakusteko. Sasiarkeologiak ez du, beraz, metodologia zientifikorik erabiltzen, haien azalpenak ezin dira frogatu eta diskurtso historiko ofizialarekin ez doa bat. Kontzeptu hau defitziteko ere beste hitzak erabili izan dira: Arkeologia fantastikoa, Kriptoarkeologia, Arkeologia misteriotsua...[1] Prentsa horiak edo sentsazionalistak horrelako ideiak askotan zabaldu ditu erakargarriak baitira. Ziur aski teoria zabalduena gizakiaren historian estralurtarrek izan duten eraginaren ingurukoa da. Badira beste adibideak mugimendu politiko zehatzei indarra emateko sortutako ideia sasiarkeologikoak, esaterako naziek Ahnenerbe elkartearen bidez ariar arrazaren sustraiak erakusteko.
Sasiarkeologia orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galdutako kontinenteak: Atlantida, Mu, Lemuria.
- Antzinako astronauten teoria.
- Maia eta Antzinako Egiptoko zibilizazioen arteko loturak bitalen dituen espekulazioa.
Nazionalismoek eragindako sasiarkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egiptoko piramideak esklabu juduek altxatua izan zirela.
- Nazien Ahnenerbe elkartearen espedizioak ariar arrazaren izaera ikertzeko.
- Irlandan dagoen Tarako muinoan israeldarrek egin zituzten indusketak; helburua irlandandarrak Israelgo hamabi tribuetako bat zirela erakustea zen. Muino horretan Itun-kutxa aurkitu nahi zuten.
- Piltdowneko gizakia.
- Muturreko afrozentrismoak mundu osoko antzinako zibilizazioetan Afrikako eragina aurkitu nahi zuen.
Sasiarkeologia eta erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Armeniako Ararat mendian Noeren ontzia aurkitzeko egin diren indusketak eta espedizioak.
- Azken Egunetako Santuen Mugimenduak Ameriketako Estatu Batuetan Israelgo herrien aztarnak bilatzeko ahalegin handiak egin ditu, horrela, Mormonen liburuan egiten diren baieztapenak frogatuta geldituko lirateke eta.
Berrinterpretatu izan diren leku arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stonehenge (Ingalaterra)
- Gizako Piramide Handia (Egipto)
- Gizako Esfinge Handia (Egipto)
- Etruskoz idatzitako idazkunak (Italia)
- Pazko uhartea (Polinesia-Txile)
- Teotihuacan (Mexiko hiritik gertu)
- Palenque (Chiapas, México)
- Chichén Itzá (Yucatán, México)
- Nazcako lerroak (Peru)
- Costa Ricako harrizko esferak
- Done Jakueren hilobiaren aurkikuntza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ S. Williams: "Fantastic archaeology: what should we do about it?", Francis B. Harrold eta Raymond A. Eve: Cult archaeology and creationism: pseudoscientific beliefs about the past. Iowa: University of Iowa Press, 1987.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Sasiarkeologiaren aurkako bideoa Youtuben.