Saratu Gidado
Saratu Gidado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Saratu Gidado |
Jaiotza | Gombe State (en) , 1968ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Nigeria |
Heriotza | Kano State (en) , 2024ko apirilaren 9a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa Hausa Nigerian Pidgin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Saratu Mohammed Gidado, Daso ezizenez ere ezaguna[1], (Chiranchi, 1968ko urtarrilaren 17a – Kano estatua, 2024ko apirilaren 9a) nigeriar aktorea izan zen, batez ere hausazko filmetan antzezteagatik ospea lortu zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saratu Gidado Nigeriako iparraldeko Gombe estatuan jaio zen. Kano estatuko lehen hezkuntzako eskola batean ikasi zuen.
2000n egin zuen debuta zineman, Sarauniya Moviesek ekoitzitako Linzami Da Wuta filmean. Gainera, Nagari, Gidauniya, Mashi eta Sansani telesailetan antzeztu zuen, besteak beste[2]. Guztira 100 film eta telesail baino gehiagotan agertu zen[3].
Muhammad Lawan enpresaburuarekin ezkondu zen[4], eta Kannywood industriako lehen emakumezko aktore ezkondua izan zen[5][1].
Gehienetan antagonistak antzezten zituen[6], eta emakume gaiztoen paperak egitea gustatzen zitzaiola baieztatu zuen[7].
2024ko apirilaren 9an hil zen lotan, 56 urte zituela, eta islamiar tradizioen arabera lurperatu zuten[8].
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[3][9] |
---|---|---|---|
2000 | Linzami Da Wuta | ||
2005 | Sakace | Bideoa | |
Fil'azal | Hadiza | ||
Daham | |||
2007 | Bakar tukunya | Bideoa | |
Takunsaka | |||
Sameeha | |||
2008 | Sabon shafi | Baba Uwani | Bideoa |
Sammatsi | |||
Yayan baiwa | |||
Gabas | |||
Mu rike amana | |||
2012 | Gani Gaka | ||
2013 | Oga Abuja | ||
Gabar Cikin Gida | |||
2014 | Ibro Ba Sulhu | ||
2016 | There's a Way | ||
2017 | Ba Tabbas | ||
2018 | Kawayen Amarya | Haj. Bara | |
2019 | Karki Manta Dani | Mama Jummai | |
Akeelah | Umma | ||
2021 | Fanan | Mama | |
Alaqa | Haj Suwaiba | Telesaila | |
2022 | Lamba |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Gim, Fatima. «I am the only married Hausa Muslim woman that is still into active acting – Kannywood actress, Saratu Gidado Daso» Neptune Prime 2021-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Top 10 Northern actresses» Modern Ghana 2008-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «Saratu Gidado» Hausafilms (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Lere, Mohammed. «Kannywood’s Saratu Gidado marries again» Premium Times 2013-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Ugbodaga, Kazeem. «Popular Nigerian actress in sudden death» PM News 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «I’m the only married woman that is still into acting – Daso» Blueprint 2017-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Why I like playing role of wicked women – Daso» Blueprint 2021-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Bahara, Hafsat Bello. «JUST-IN: Veteran Kannywood Actress Saratu Daso Is Dead» Leadership 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Saratu Gidado (1968-2024)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).