Santiago Casares
Santiago Casares Quiroga (A Coruña, 1884ko maiatzaren 8a - Paris, 1950eko otsailaren 17a) espainiar politikari eta abokatua izan zen. 1936ko maiatz eta uztail bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikako gobernuburua izan zen.
Galiziako Erakunde Errepublikazale Autonomoaren sortzailea izan zen; erakunde hori geroago Galiziako Federakunde Errepublikazalean sartuko zen. 1930an Donostiako Ituna izenpetu zuen. Urte bereko abenduan, Batzorde Iraultzaileak Jakako jaikialdi militar errepublikazalea atzeratzera bidali zuen. Beranduegi iritsi zen, eta jaikialdiak ez zuen eraginik izan. Haren ondorioz, Casares Quiroga espetxeratu zuten. Errepublika aldarrikatzearekin askatu zuten.
Errepublikaren lehenengo hirurtekoan ministroa izan zen, Manuel Azañaren gobernuan. 1936an, gobernuburu izendatua izan ondoren, Galiziako autonomia-estatutua bultzatu zuen, eta ekainean onartu zen. Gerra Zibila hastean, jaikialdia gelditzeko gai izan ez zelako kargua utzi zuen. Gerra amaitu zelarik, Frantziara ihes egin zuen, eta han hil zen 1950ean.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Santiago Casares Biografiasyvidas.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago Casares |
Espainiako gobernuburuak | ||
---|---|---|
Alejandro Lerroux (1933-1935) ·
Joaquín Chapaprieta (1935) ·
Manuel Portela (1935-1936) ·
Manuel Azaña (1936) ·
Santiago Casares Quiroga (1936) ·
Diego Martínez Barrio (1936) ·
José Giral (1936-1937) ·
Francisco Largo Caballero (1937) ·
Juan Negrín (1937-1939) ·
Francisco Franco (1939-1973) ·
Luis Carrero Blanco (1973) ·
Carlos Arias Navarro (1973-1976) ·
Adolfo Suárez (1976-1981) ·
Leopoldo Calvo-Sotelo (1981-1982) ·
Felipe González (1982-1996) ·
José María Aznar (1996-2004) ·
José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011) ·
Mariano Rajoy (2011- 2018) |
Espainiako Bigarren Errepublikako gobernuburuak | ||
---|---|---|
Manuel Azaña ·
Alejandro Lerroux ·
Diego Martínez ·
Ricardo Samper ·
Joaquín Chapaprieta ·
Manuel Portela |
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |