Edukira joan

Santi Mami baseliza (Erandio)

Koordenatuak: 43°19′28″N 2°58′19″W / 43.32444°N 2.97194°W / 43.32444; -2.97194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santi Mami baseliza
Hegoaldeko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErandio
Koordenatuak43°19′28″N 2°58′19″W / 43.32444°N 2.97194°W / 43.32444; -2.97194
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura

Santi Mami baseliza Bizkaiko Erandio eta Leioa udalerrien arteko mugan dagoen baseliza katoliko bat da. Izen berdineko Santi Mami auzoan dago, Leioa-Erandioko campusera doan errepidearen alboan, Manzine eta Pepene (Leioa) eta Martxikone (Erandio) baserrietatik hurbil. XVII. mendean eraikitako baseliza barrokoa da[1]. Santi Mami Kapadoziakoari sagaratua dago.

12,50 x 7,35 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak harlanduzkoak eta izkinarriak harginlanezkoak ditu. 1980ko hamarkadan harginlanez eginiriko kanpai-hormako aldea ez beste horma guztiak kareztatuak zeuzkan, kanpai-horma honek kanpai bakar batentzako baoa du, gainaldean harrizko gurutze txiki bat zuelarik. Gaur egun bistako adreiluzko kanpai-horma du. Estalpea bi uretakoa da, mendebaldeko dinteldun atea duen atarian egurrezko lau zutabeetan exekitzen den teilatu elkartzut batekin. Gainera, iparralde eta hegoaldean bao txikiak ere baditu. Lurzorua harlauzez gina dago.

Barnean Santi Mamiren irudi bat gordetzen da.

Urtero, abuztuaren 17an, Santi Mami Egunez, meza eta erromeria ospatu ohi dira.

  • Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 116. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]