Edukira joan

Sant'Angelo zubia

Koordenatuak: 41°54′06″N 12°27′59″E / 41.9018°N 12.46645°E / 41.9018; 12.46645
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sant'Angelo zubia
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Koordenatuak41°54′06″N 12°27′59″E / 41.9018°N 12.46645°E / 41.9018; 12.46645
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMikel goiaingerua
Arkitektura
ArkitektoaDecriannus (en) Itzuli
DiseinatzaileaGian Lorenzo Bernini
Materiala(k)harria
Dimentsioak18 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duTiber
Zubibegiak5
Ondarea

Sant'Angelo zubia (italieraz: Ponte Sant'Angelo), aintzina Pons Aelius Erroman dagoen zubi ezagun bat da. Tiber ibaia zeharkatzen du Borgo eta Ponte rioneak lotuz.

Hadriano enperadoreak k.o. 134 urtean Pons Aelius zubia eraiki zuen bere mausoleoa hiriarekin lotzeko, gaur egun Sant'Angelo gaztelua dagoen tokian. Neronek bigarren zubi bat altxatu zuen, Neronianus edo Triumphalis izenekoa eta bertatik etortzen ziren general erromatarrak garaipen handia izan eta hirian desfilea egitera. Hau hobetsita Hadrianoren zubia baztertua izan zen.

Erdi Aroaren hasieran Neronen zubia oso egoera txarrean aurkitzen zen eta Pons ruptus ("zubi apurtua") ezizena hartu zuen. Vatikanora zihoazen erromesek Hadrianoren zubi zaharra erabiltzeko joera hartu zuten. VI. mendean Gregorio I.a Aita Santuak zubia eta Hadrianoren mausoleoari izen berria eman zion, Sant'Angelo ("aingeru santua"), izan ere bazen kondaira bat gazteluaren gainean ingeru bat azaldu zela zioena eta honi esker izurrite baten amaiera iritsi zela.

San Petri basilikara zihoazen erromesen kopurua handituz joan zen mendez mende eta 1450 urtean hainbestekoa zen jendea zubiaren zutabeek eutsi ezin eta behera erori zela. Erromes ugari hil ziren.

1535 urtean Klemente VII.ak ordainsari bat ezarri zuen zubin eta lortutako diruarekin eskulturak ezarri zituen: San Petri, San Paulo, lau ebangelistak, Adan, Noe, Abraham, Moises eta hainbat aingerurenak. Hurrengo mendeetan erabilera berri bat ere eman zitzaion, zubiaren ondoan zegoen Ponte enparantzan exekutaturikoen gorpuak ibaira jaurti ohi ziren bertatik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]