Edukira joan

Sandokan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mompracemeko Tigrea liburuaren azala.

Sandokan Emilio Salgari idazle italiarrak idatzitako zenbait eleberriren protagonista nagusia da.

Sandokanen abenturak, Asia hegoekialdean gertatzen dira (nagusiki India, Borneo eta Malasian) XIX. mendearen erdialdean (eleberriek data zehatzak ematen dituzte). Sandokan, britainiarretaz mendekatzea zin egin duen Borneoko printze bat da, britainiarrek, tronutik kendu eta bere familia hil baitzuten. Horregatik, piraterian aritzen da, Malasiako Tigrea ezizenarekin. Horretarako, Borneoko daiakarrez eta malasiarrez osatutako tripulazio baten erabateko leialtasuna du.

Sandokanen lagunik nagusienak Yañez portugaldarra, Tremal-Naik bengalarra eta Kammamuri mahratarra dira.

Sandokan protagonista den Salgariren eleberriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sandokan (lehen liburukia)
  • Sandokan (bigarren liburukia)
  • Emakume Pirata
  • Oihan Beltzeko misterioak
  • Raimangalaren misterioa
  • Tremal-Naiken mendekua
  • Malasiako piratak (1896)
  • Sarawakeko Rajah
  • James Brooken porrota
  • Surama baiadera
  • Itotzaileak
  • Bi arerioak (1904) Bi tigreak bezala ere ezaguna.
  • Malasiako tigreak
  • Itsasoko erregea (1906)
  • Suyodhanaren semea
  • "Salagram"eko harria
  • Inperio baten konkistara (1907)
  • Assameko Rhania
  • Sandokanen mendekua (1907)
  • Kini-Balluko Rajah
  • Arjeleko panterak
  • Kalifen iragazkia
  • Kontinente misteriotsua
  • Faraoien alaba
  • Ptahren apaizak
  • Monprazemeko birkonkista (1908)
  • Piraten garaipena
  • Gezurrezko brahmana (1911)
  • Inperio baten erorketa (1911)
  • Indiako oihanetan
  • Yañezen mendekua (1913)
  • Infernuko Labirintoa
  • Vindhyetako Pantera

Sandokanen eleberriak komikietara eta zinemara askotan moldatu izan dira.

Bereziki, nabarmentzekoak dira Sandokan eta Malasiako Tigreak izeneko film luzea (italiarra, frantziarra, espainiarra eta estatubatuarra), Steve Reeves protagonista zuena, eta 1976ko Sandokan italiar telesaila. Sail hori ordu erdiko hamabi atalekoa da, Sergio Sollimak zuzendua, eta protagonistatzat Kabir Bedi indiar aktorea duena. 1970eko hamarkadan, sailak arrakasta handia izan zuen Espainia eta Italian.

1996an eta 1998an, telesail horren jarraipenen protagonista ere izan zen Kabir Bedi.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]