Edukira joan

Sandaili baseliza

Koordenatuak: 43°00′N 2°26′W / 43°N 2.44°W / 43; -2.44
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandaili baseliza
Euskal Herriko mitologia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak43°00′N 2°26′W / 43°N 2.44°W / 43; -2.44
Map

Sandaili baseliza edo San Elias baseliza Gipuzkoako Oñati udalerriko dagoen baseliza bat da. Araotz auzoko izen berdineko Sandaili leizean dago. Hain zuzen ere, Oñatitik Arantzazuko Santutegira doan errepidean Araotzeko bidea hartu eta Orkatzategi mendiko hormazulo batean dago, Araotzeko urtegiaren parean. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Baseliza leizearen barnean dago. 1980ko ekainean berriztu zuten, eta orduan egin ziren azken erromeriak. Ordura arte, urteroko zita zen bazkaria egitea Sandailin 1972. urtearen ingurura arte, baina ez San Eliasen egunean, baizik eta San Joan igaro eta hurrengo asteburuan, ekainean. Ukitu irreberente bat zuen jaiak, baimendua zegoen abadeez txarto berba egitea, abadea bertan zela ere[1].

Baseliza eta bertan aurki daitekeen ura, aska batek estalagmita itogin batzuetatik hartzen duena, fertilitate errito batzuekin dago lotura. Umeak izan aurretik, hatzamar bat edo bi sartu behar direla (ume bat edo bi eskatzeko); edo ipurdia sartu behar dela askan… Baita haur jaioberriari osasuna opa izateko, umea osorik askan sartu behar ote den. Tradizio horien arrastoren bat bada 21. mendean; haurren arropak uretan busti, eta baseliza barruan utzi dituztenak badira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa