Edukira joan

San Sebastian eliza (Artxua)

Koordenatuak: 42°53′16″N 2°58′28″W / 42.88783°N 2.97436°W / 42.88783; -2.97436
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Sebastian eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaKuartango
Koordenatuak42°53′16″N 2°58′28″W / 42.88783°N 2.97436°W / 42.88783; -2.97436
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea142

San Sebastian eliza Artxuako (Kuartango, Araba) parrokia eliza nagusia da, XIII. eta XIV. mendeen artean eraikia.[1] 2012ko apirilaren 17an Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.[2]

Eraikinaren deskripzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parrokiaren tenplua, Kuartangoko estilo erromanikoaren konfigurazioz taxututa, sala-oinplanoko eraikina da. Nabea bera baino estuagoko abside zuzena du, puntadun kanoi erdiko bi bobeda zatiz estalia, bi bobeda zatien artean arku faxoi handia daukala, puntaduna hau ere, zutabe lana egiten duten barruko kontra-hormetan bermatua. Bobeden aparejua entokatua eta luzitua dagoen arren, azaleraren zati handi batean entokatua hondatuta dago, eta bistan geratzen da. Murruetan, luzetara, apaindu gabeko erlaitza doa.

Murruetan, iparraldean, sakristia dauka; bai eta kapera, arkupea eta hilerria ere, hegoaldean, eta mendebaldean, kanpai-horma. Ekialdean, goialdeari itsatsia, gaur egun bizitzeko erabiltzen den eraikina dago, garai batean herriko eskola izana. Eraikin horrek ez du babesik izango.

Kapera Erdi Aroko tenpluaren murruetatik kanpora ateratzen da; tenpluaren hegoaldean kokatutako hilerrira zabaltzen zela eraiki zen bere garaian. Juan Ruiz apaiza izan zen kapera eraiki zuena, eta bertan eman zioten lur, 1553. urtean. Alabaina, 1580. urtean Pedro Ruiz de Xarte apaizak mezatarako agindu zuen kapera, ordurako elizara zabaldurik zegoela.

Hegoaldeko fatxadan, estalkiaren hegal azpian, harrian landutako irudi batzuk ikusten dira, Erdi Aroko hargin-lanez eginak.

Multzoa biribiltzeko, kanpai-horma baxu-baxua dago, aldi berean, arkupearen mendebaldeko horma ere badena. Frontisa mendebaldeko hormapikoaren luzapena balitz moduan dago proiektatuta, puntu erdiko kanpai-arku bi dituela, bi isuriko teilatutxoaz estalia.

Arkupetik dauka sarrera tenpluak, isuri bateko zurezko estalkiaren azpitik (gaur egun estalkia erabat hondatuta dago). Hegoaldeko alboan zabaltzen den aitzinalde urritik ere sar daiteke. Hegoaldeko sarrera puntadun arkua da, ertza bistan dutela ebakitako hiru arkibolta eta guzti; atezangoa ere halaxe dauka ebakita, eta inposta alakatua du.

Koroaren gainean jarritako leiho altu baten bidez eta bao txiki estuen bidez lortzen da tenplua argitzea. Argibide denak dinteldunak dira.

Tenpluaren barruan, harrizko harlauza handiz dago estalia zorua, eta gaur egun hondatu samartuta badaude ere, hor diraute zurezko erretaula batek (ez urreztatu eta ez pintatua), koru dinteldunak (zutabeen buruak apurtxo bat landuta dituena), eta balaustrada bihurrituak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa