Edukira joan

San Salbatore eliza (Galipentzu)

Koordenatuak: 42°31′29″N 1°24′43″W / 42.5247°N 1.412°W / 42.5247; -1.412
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Salbatore eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGalipentzu
Koordenatuak42°31′29″N 1°24′43″W / 42.5247°N 1.412°W / 42.5247; -1.412
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0009039

San Salbatore eliza Galipentzu udalerrian XIII. mendeko kristiau eliza bat da, gotiko estiloan.

Hasieran kripta izan zen eta gero, XII. mendearen amaieran, eliza eraiki zuten. XIV., XV. eta XVI. mendeetan amaitu zuten eraikina. Herriko parrokia izan zen, San Pedro elizak ordezkatua izan zen arte.

1994ko azaroaren 21ean, Nafarroako Gobernuak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ondoko hilarria

Eliza muino baten goialdean eraikita dago eta herriko eraikin nagusia da. Haren estilo nagusia gotikoa da baina elizaren azpian kripta erromanikoa gordetzen da. Kripta, Santa Margaritari eskainita, arrokaren gainean eraikita dago, elizaren azpian eta Leiren, Donamartiri Untzen eta Orisoainen bakarrik aurki daiteke mota honetako kripta erromanikoak. San Salbadorren kripta nahiko misteriotsua da eta haren erdian dagoen aldarean giza-hezurrak aurkitu dira. Harginen marka ugari ikus daitezke, bestetik.

Absidearen altuera handia eta hormen zabaltasunak, gotorleku itxura ematen diote eraikinari. Jatorriz eraikuntza aurregotikoa da, XIII. mendearen lehen erdikoa. Kripta, arrokaren gainean eraikita dago, elizaren azpian eta Leire, San Martin Unx eta Irisoainen bakarrik aurki daiteke mota honetako kripta erromanikoak. Eliza, XIV. mendearen hasieran handitu zuten.

Eraikinak, nabe zabala dauka eta estutzen den poligono itxurako aurrealdea. Kapera nagusia, Epistolaren alde batean dago, kriptaren gainean. Kriptarako sarbidea, erdi puntu laueko ate batean dago, gangez eginiko sabai batez babesturik. Eliza barruan, harlanduzko horma leun handiak eta estilo gotikoko margoak ageri dira. Presbiterioan XV. mendeko polikromia ikus daiteke oraindik. Margoetako batzuk, Nafarroako museora eraman zituzten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]